Liburutegiak 'arratsaldean kontu kontari' jarduera antolatu du, larunbaterako

03.03.16
Udal Liburutegia

Hileko lehen larunbatean ohikoa dugun legez, Liburutegiak antolatutako “Arratsaldean kontu kontari” ekimenaren saio berri bat izango dugu, arratseko bost eta erdietatik aurrera.

Ipuin saioaren izenburua “Printzesak kontu-kontari” da eta 5 eta 9 urte bitarteko umeentzat dago pentsatua. Ipuinkontalaria Maider Galarza izango da.

Zer behar da printzesa izateko? Gaztelu batean bizitzea? Soineko erraldoiak eta koroa janztea? Edota, portaera ezin hobea izatea? Inondik inora. Benetazko printzesak edonon bizi daitezke, nahi bezala jantzi, nahi bezala jokatu eta edozein familiatatik etor daitezke. Hori bai, printzesa on bat izateko, ezin bestekoa da ausarta, zintzoa eta umoretsua izatea. Holakoxeak dira, hain zuzen ere, ipuin saio honen protagonistak.

Ekimena arratsaldeko 17:30ean hasiko eta sarrera doakoa dela gogorarazten da. Etenik ez sortzeko puntualtasuna eskatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.