Eskualdeko erabiltzaileentzat AP-8 autobideak suposatzen duen gastua aritzeko eskatu du Ermuak

04.03.16
Erakundea

Ermuko Udalbatzak Bizkaiko Foru Aldundiari eskatuko dio “beharrezko neurriak har ditzala AP-8 autobideak eskualdeko erabiltzaileentzat suposatzen duen gastu handia arintzeko; azterketa bat egin dezala Durangaldeako AP-8 autobideen ohiko erabiltzaileentzako kostua murrizteko konponbide-aukerak aztertuz eta bidesarien azterketa egin ondoren, tartean diren udalei aurkezteko gardentasun eta lankidetzarik handiena lortze aldera”. Horrela jasotzen da astearte iluntzean egindako Osokoaren Bilkuran Udalbatzarrak onartu zuen hiru taldek batera aurkeztutako mozioan. Mozio horrek aldeko hamaika (11) boto jaso zituen (PSE-EE/PSOE 6; PNV 3 eta PP 2), kontrako 4 boto (Bildu 3 eta Irabazi 1) eta Ermua Se Puede-Ahal da alderdiak dituen bi(2) zinegotziren abstentzioa.

AP-8ko bidesaria bilkurako gai nagusia eta ardatza izan zen, astearte iluntzean, erabakia hartu orduko ordu eta laurden luzea behar izan zituenak. Eguneko gai-zerrendan gai berari buruzko hiru mozio zeudela adierazten eta jasotzen zuen. Hori horrela, mozioak gai bakar bat bezala landu ziren eztabaidan, talde bakoitzak bozkatu aurretik hitz egiteko txanda bi izan zituelarik, baita ere bidesariaren kontra dagoen Plataforma herrikoiak ere. Horren bozemaile den Juan Carlos Poderosok hitza hartu eta AP-8ko bidesaria ezabatzeko xedez change.org atarian sinadurak biltzen ari den kanpainaren buruak taldearen jarrera eta iritzia adierazi zituen.

EH Bildu udal taldeak ere bidesari horren inguruan mozioa aurkeztu izan zuen arren, gerora erretiratu egin zuen Plataformarekiko antzekoa zela eta kolektiboari aurkez eta defenda zezan hitza eman ahal izateko. Plataformaren testuan eskatze zitzaion Udalbatzari “bidesaria ordaindu beharra diskriminatzailea dela Durangaldea eta Lea-Artibaiko biztanleentzat, lurraldeko gainerakoekin alderatuta, aintzat hartzeko; azpiegitura hori mantentzeko beste finantzaketa-sistema ez diskriminatzailea ezartzeko eta ordaintzeko beharra ezartzen duen 3/2010 Foru Araua alda dezala Batzar Nagusiei eskatzeko”.

Gaia ebazteko ordu bete eta hogei minutu behar izan diren. Udalean ordezkaritza duten taldeen arteko jarrerak kontrajarriak izanik. Bakoitzaren jarrera eta argudio zehatzak eta hitzez hitzezkoak ikusi eta entzuteko, jarraian uzten dizuegun bideoa ikus dezakezue, baita Youtube kanalean ere edota mp3 formatuan dagoen soinu artxiboa entzun.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da