Udal webguneak antolaketa administratiboari dagokion atala aurkeztu du

04.03.16
Erakundea

Erakundean gardentasuna bultzatzeko eta sustatzeko lanean jarraitzen du Ermuko Udalak, eta Udala atalean sail berria aurkeztu du aste honetan. Antolaketa administratiboa azaltzen duen leihoa zabaldu berri du, zehazki, eta José Antonio Fernández udal idazkariak aurkeztu du martxoaren 1eko Informazio Batzordean.

Udala sailak sei azpiatal ditu, eta banan-banan eguneratzen ari dira. Orain arte, udalbatza eta tokiko gobernuari, estrategia eta gobernuaren jardunari, Udalaren gardentasunari eta hauteskundeei dagozkien sekzioak argitaratu dira. Gaurtik aurrera, antolaketa administratiboaren ingurukoa ere ikusgai da.

Atal honen helburua herritarrek Udalaren barneko funtzionamendua ezagutzea da, bai instituzioko alor ezberdinetan, baita dituen kanpoko erakundeetan ere. Gardentasun aktiboarekin estu lotuta dago eraberritze prozesu hau.

Sei puntu nagusitan banatzen da antolaketa administratiboari buruzko atala: organigrama funtzionala, kontroleko organo administratiboak, Udal alorrak, organismo autonomoak, Udal sozietateak eta Udalak parte hartzen duen beste erakunde batzuk. Puntu bakoitzak, aldi berean, dagozkion eta beharrezko dituen adar eta sail propioak ditu. Aurrez aurkeztutako ataletan bezala, informazioa zatikatuta ageri da, irisgarritasuna eta nabigazioa hobetzeko. Gainera, orrialdearen eskuineko zutabean menu bat kokatu da, sail batetik bestera bizkorrago eta errazago igarotzeko.

Atal berri honi esker, Ermuko herritarrek Udala xehetasun osoz ezagutzeko aukera izango dute. Besteak beste, instituzioko plantilla organikoa, erakundean dauden alor ezberdinak, udal zerbitzu bakoitzeko misioa, funtzionamendua eta kontakturako pertsonak eta Udalak presentzia duen entitateak aurki daitezke bertan.

Jarraian duzuen bideoan, zazpigarren puntuan, ikus dezakezue atal berriaren aurkezpena:

Webgunearen zaharberritze prozesu honekin, orain arteko gabeziak konpontzen eta erronka berriei aurre egiten saiatu da Udala, batez ere, gardentasunari begira.

Udala atala erabat berritzeko, datozen asteetan ondareari dagokion zatia eguneratuko da.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n