Gu ere bertsotan: hizkuntza gaitasunak uztartuz, ahozkotasuna indartu

04.03.16
Euskara

Hizkuntzarekin jolas egin daitekeela ikastea eta hitza bera opari eta omenaldi bihur litekeela ikustea aberasgarria da. Hori dela eta, ahozkotasuna eta bertsolaritza sustatzeko helburuz, aurten, Ermuko Udalak Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eta herriko Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztien lankidetzaz, Gu ere bertsotan izeneko programa abian jarri du.

Ahozko komunikazioa lantzea da proiektu honen helburua, horretarako bertsolaritzaren hainbat baliabide erabiliz, bertsolaritzak hizkuntza normalkuntzan lagun dezake, hizkuntza haurren eta gazteen aurrean prestigiatu eta erabiltzeko motibazio pizgarri izan daitekeelako.

Ermuan, ikasturte honetan herriko ikastetxe guztietan abian jarritako programa honetan 200 ikaslek baino gehiago hartzen dute parte. Helburuak asko dira: ahozko adierazpidea hobetzea, komunikazio estrategia eraginkorrak baliaraztea, hizkuntza aldetiko sormena bultzatzea, jendaurrean egoteko eta hitz egiteko oztopoak gainditzea, ideiak ordenatzen laguntzea eta komunikatzaile onak heztea. Beraz, bertsolaritza gure Hezkuntza Proiektuan jasotako helburuak bermatzeko tresna ezin hobea dugu.

Proiektuaren oinarri pedagogikoa Bertsolaritzaren curriculuma Lehen Hezkuntza lanean biltzen da eta bertan jasotzen dira bertsolaritzaren ikastetxetako lanketak haurren garapenari begira dituen helburuak, hauei loturiko edukiak, metodologia zein ebaluazio irizpideak.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da