Ermua more kolorez jantzi da Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko

08.03.16
Berdintasuna

Gaur, martxoak 8, egutegian ongi borobildutako eguna da: Emakumeen Nazioarteko Eguna, hain zuzen. Hilaren hasieratik ospakizun horrekin lotutako ekimen ezberdinak burutu dira, eta gaurko egun berezian ere bada zer egina Ermuan.

Lehen ekimena gaur goizean izan da, martxoaren 8a plazan, zehazki. Bertan, yarn bombing ekintza parte-hartzailea ospatu da 11:00etatik aurrera; kaleko altzariak, monumentuak, zuhaitzak eta bestelako elementuak artilezko oihal koloretsuekin apaintzean datza diziplina horrek. Hogei bat pertsona aritu dira “berdintasuna josten”, azken asteetan Emakumeen Topalekuan egindako telak ipiniz. Horrela, bai aipatutako plaza, baita Berdintasunaren Pasealekua ere, more koloreko oihalez apainduta gelditu dira. Giro onean ospatu da ekimena, ateri egon den tartetxoaz baliatuz, eta Beatriz Gamiz Berdintasun zinegotziak hitz batzuk eskaini dizkie parte-hartzaileei.

Programak arratsaldean jarraipena izango du, 16:30etik aurrera kafe-tribial feminista partida jokatuko baita Emakumeen Topalekuan. Gainera, parte-hartzailerik onenen artean opariak banatuko dira.

Eguna borobiltzeko, arratsaldeko zazpietan herri kontzentrazioa egingo da Orbe Kardinala plazan, eta more koloreko lore-sortatxoak eskainiko dira.

Hilaren amaierara arte berdintasunarekin lotutako ekintza desberdinak egingo dira –erakusketak, zinea, antzerkia, etab. –. Programa osoa lotura honetan kontsultatu dezakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko