Larunbatean Gazte Asanbladaren 'III. Sagardo eguna' ospatuko
‘Sagardo egunaren’ hirugarren edizioa hartuko dugu Ermuan asteburu honetan. Jaia martxoaren 12ko larunbatean izango da eta ‘Gazte Asanbladak’ antolatu du, ostalaritzako hainbat establezimendurekin batera, besteak beste. Antolatzaileen helburuen artean sagardoa hurbildu eta bultzatzea daude, hasi berria den denboraldiaren testuinguruan eta udaberriaren atean. Egunari goizetik emango zaio hasiera eta goizaldera artean luzatuko.
Eguerditik aurrera hainbat jarduera izanen ditugu. 12:30etan kupela zabaldu eta ‘txotx’ egingo da. Sagardo gunea ere irekiaz jendearentzat, arratsaldeko ordu bi eta erdiak arte. Ordu horretan bazkaria egingo. Sei eta erdietan berriz irekiko, zazpi eta erdietan trikipoteoari hasiera emango eta gaueko 11etan Erromeriari hasiera emango dio ‘Gauerdia’ taldeak. Txosna egun guztian zehar zabalik mantenduko da.
Antolatzaileek jarduera ezagutzera emateko ikus-entzunezko polit eta originala prestatu eta Youtuben eseki dute, guztiok jakinaren gainean egon gaitezen. Guk bideoa jarraian txertaturik uzten dizuegu.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu