2015eko kultur ekimenei errepasoa, Oscar Blancoren kameratik begiratuta

09.03.16
Kultura eta Gazteria

Oscar Blanco Gutiérrez argazkilari ermuarraren lanak ikusgai daude Lobiano Kultur Gunean. Kultura Saileko eta udal webgune honetako ohiko kolaboratzailea da, eta bere 25 lan inguru ikus daitezke jauregiko erakusketa aretoan.

“Ermua 2015” izenpean, argazkilariak pasatu den urtean Ermua Antzokian izan ziren artisten errepasoa eskaintzen du. Antzezlanak, kontzertuak nahiz haurrentzako emanaldiak ikus daitezke bertan, eta irudi bakoitzak obraren, artistaren edota taldearen izena eta ikuskizunaren data darama idatzita.

Erakusketa zabalik egongo da datorren martxoaren 20a arte, 18:00etatik 20:00etara, astelehenetik igandera. Sarrera doakoa da.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu