Europako Jaurtiketa Kopan parte hartuko Arantza Morenok
Arantza Moreno txapelketa baten izango da berriz ere asteburu honetan. Hain zuzen ere, Errumaniako Arad herrian asteburu honetan jokatuko den Europako Jaurtiketa Kopan. Kirolari ermuarra jada bertan da asteazkenaz geroztik, goiz horretan bidaiatu baitzen bertara Espainiaren delegazioa osatzen duten atletekin bat. Arantza Moreno Fernandez kopa horretan parte hartuko duten hamar kirolarien artean dago, jaurtiketaren barne dauden lau espezialitateak mailu-, disko-, pisu- eta xabalina-jaurtiketa dira gizonezko eta andrazkoetan. Arantzan azken horretan arituko da 23 urte baino gazteagoen arteko taldean, promes baita. Bere lehiaketa larunbat goizean izango da Gloria 1 stadiumean. Sailkatzen bada eguerdian berriz jardungo du eta mugarri bat eginen badu, sarien zeremonian izango da arratsaldeko bostak baino lehen.
Atleta ermuarra Europara joateko hautatua izan da, orain hamar egun atzera Espainiako Txapeldun izan zelako xabalina 52 metro eta 16 zentimetrotara bidali ondoren Jaen probintzian ospatu zen Espainiako eta jaurtitze luzeko Negu Txapelketan. Asteburu hura eguraldiari dagokionez oso eskasa izan zen, hotz ikaragarria eta haize bortitza jasan behar izan zutelako Jaenen parte hartutako kirolariek. Txapelketa irabazi eta gero, droga kontrola pasatzeko eskatu zitzaion, eta Arantzak ia bi ordu behar izan zituen ontzia aurkezteko, hotzak akabatzen zegoelako. Nolanahi ere, inolako gorabeherarik gabe pasa zuen kontrol hura.
Jaenen lortu zuen marka eta tituluari esker bihar jokatuko den Europako Jaurtiketa Kopan parte hartzeko txartela lortu zuen Arantzak eta uda honetan ospatuko diren Mediterraneo Jokoetara joan ahal izateko baita ere. Arantza lehiara bueltatu da 2016 honetan iazko uztailean meniskotik ebakuntza egin eta errekuperatzen jardun eta gero. Fadurako Zentroan buru-belarri entrenatzen du urrutiago jaurtitzeko asmoz, kirolari gisa hazten jarraitzeko xedez. Ilusioz eta gogo betez joan da Errumaniara. Ea bere asmo eta nahiak betetzen diren, eta emaitza ona izaten duen. Zorte on, zurekin bat!
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke