Xabalina jaurtitzen brontzezko domina jartzi dute Arantza Morenok eta Leire Gorrotxategik

14.03.16
Kirolak

Atletismoak Ermuaren izena mundura zabaldu du beste behin eta zorionez bete gaitu pasa berri dugun asteburuan. Gazte promes eta ermuar bik brontzezko domina bana –Arantza Moreno Fernández y Leire Gorrotxategi Conde- jantzi baitute txapelketa ezberdinetan, baina biak xabalina-jaurtiketa modalitatean.

Arantza Morenok -23 urtetik beherakoetan- brontzezko domina irabazi du Europako Jaurtiketa kopan, zeina Errumaniako Arad herrian jokatu izan dena. Arantzak jaurtiketa onenean -lehenengoan- xabalina 54.75 metrotara bota zuen eta horri esker podiumera igo zen Borge Sigrid norvegiarra eta Kolak sara kroaziarrarekin bat. Ermuarra txapleketaren zati handi batean sailkapeneko bigarren izan zen, sailkapen marka pertsonal hobea zuen Sarak bere bosgarren jaurtiketan gainditu zuenera artean. FC Bartzelona taldeko kideak – Tallinen jokatutako Europako promesen artean bosgarren izan zen- txapelketa honetara joan izan da Jaen probintzian jokatu berri izan den Espainiako jaurtiketetan 52.15 metroko marka lortu eta gero. Hortaz neguko bigarren txapelketa honetan hobeto joan zaio, jaurtiketa luzeagoa egin baitu.

Bestalde, Leire Gorrotxategik ere brontzea jantzi du Espainiako I. neguko jaurtiketa luzeetan, zeina Castellonen jokatu den asteburuan. Bidezabal Atletismo taldeko kideak 43,02 metroko erregistroa lortu zuen bere seigarren eta azken jaurtiketan. Leirek ere aurrera egin du bigarren honetan, otsaileko azken asteburuan Jaen probintzian ospatu zen Espainiako eta jaurtitze luzeko Negu Txapelketan seigarren izan baitzen.

Biak oinarritik eta herrian hasi eta heziak izan dira kirolari gisa, bai herriko Atletismo Taldean eta baita Errotabarri E.K.E.an, gauza handiak egiteko gauza zirela erakutsi eta goi mailako kirolera jauzia egin artean. Zorionak bioi zuen lorpenagatik, seguruenik azkenak izango ez direnak.

Jarraian argazki multzo bat uzten dizuegu, non bi protagonistak ikus daitezken asteburuko txapelketatatn. Irudiak Ainara Gorrotxategik eta Alberto Morenok bidali eta utzi dizkigute.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke