Ahozko eta idatzizko lengoaia hobetzeko gida plazaratu du Sandra Cid ermuarrak

16.03.16
Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutua

Sandra Cid pedagogoak “Guía práctica para docentes, madres y padres: cómo mejorar el lenguaje oral y escrito” aurkeztu berri du. Dokumentu horren helburua gaitasun neurolinguistikoak praktikan jartzea da, lengoaiaren behar bezala garatu dadin.

Gida doan eskuratu daiteke hemen, eta neurolinguistika arloan egindako aurrerapen zientifikoak islatzen ditu, baita lengoaiaren onarpena eta garapena ere.

Informazio teorikoa eskaintzeaz gain, dokumentuaren zatirik garrantzitsuena atal praktikoa da. Zati hori berebizikoa da gaitasun neurolinguistikoak martxan jarri eta lengoaia modu egokian garatzeko. Praktika horiekin, helburu nagusia ahozko eta idatzizko adierazpen maila hobetzea eta lengoaiari esanahia emateko entzumen maila hobetzea da.

Educación 3.0 aldizkari ezagunak dokumentuaren publikazioaren berri eman du, eta webgunearen eta sare sozialen bitartez, milaka pertsonak partekatu dute jada.

Sandra Cid gizarte integratzailea da Ermua-Mallabia LHZn, eta Euskal Herriko Unibertsitatean ikertzaile lanetan dihardu. Gainera, Doktoretza egiten ari da, “Kognizioa, emozioa eta ikaskuntza Bigarren Hezkuntzan” izenpean.

Bestalde, Pedagogymás blogaren eta orrialdearen sortzailea ere bada Cid. Horren helburua hezkuntzaren inguruko ikerketekin eta irakaskuntzarekin lotutako informazioa zabaltzea eta partekatzea da.

Ermuar gazteak argitaratutako lanak ikusi nahi izanez gero, sakatu esteka honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
10.10.25
Datorren astean hasiko da ‘Eman zure eskua’ proiektuaren V. edizioa

Ermua-Mallabia IMFPBko estetika eta ile-apainketako 1. eta 2. ikastaroetako ikasleak gehitu ditu ekimenak
Imagen
Ermua-Mallabia institutuko sarrera | Entrada al instituto Ermua-Mallabia
01.09.25
Plaza guztiak beteta Ermua-Mallabia Hasierako Lanbide Heziketa Institutuan

Ikasturtea ostiral honetan, irailak 5, hasiko da eta ostegunean, irailak 4, familiekin lehen bilera egingo da
Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren