Zerbitzua hobetu ahal izateko lanak egingo udal Liburutegian

16.03.16
Udal Liburutegia

Udal Liburutegia bere zerbitzuak eskaintzen dituen publikora zuzendutako baliabide publiko bat da. Oinarri honekin, pertsona erabiltzaileen profil berriak, biztanleen eskari zein behar berriak eta euren gogobetetasun joera berriak aztertzeko bidea ematen duten behaketa-mekanismoak ezartzen dira. Pertsona erabiltzaileetara etengabeko egokitze honek Liburutegiko udal zerbitzua erreferente bihurtu du, eta ez gure Autonomia Erkidegoan bakarrik.

Gaur egun, Udal Liburutegiak eskaintzari sostengu ematen dioen ekipamendu teknikoa berraztertzen dihardu, informazio-teknologia berriekin zerikusia dutenak bereziki, lan-prozesuak, besteak beste. Helburua da, berriro ere, zerbitzu-eskariaren ezaugarri berriei egokitzea.

Testuinguru honetan, zerbitzuaren hobetze-prozesuari hasiera ematen diogu sistema informatikoen berriztatzearekin. Horretarako, liburutegia itxita egongo da martxoaren 29tik apirilaren 4ra, biak barne, lan hauek sarrera eta eskaini ohi dituen zerbitzuak erabiltzea galarazten baitute. Itxiera-datak Pazkoa Asteko oporraldia aprobetxatzeko aurreikusi dira.

Aipatutako hobekuntza-lanak honako hauek izango dira: Liburutegian dauden bi Rackak birkokatzea (ekipamendu elektroniko eta informatikoa eta komunikazio-tresneria dauden metalezko armairuak). Honek Liburutegiko kable elektrikoetako batzuk eta kable informatiko osoa aldatzera behartzen du. Gainera, ikasmahaietan dauden zuntz optikodun 24 puntuei beste 8 gehituko zaizkie.

Liburutegiko zerbitzuan hobekuntza-lan hauek burutzeko arrazoia azken 20 urtean Internet eta teknologia berriekin zerikusia duten zerbitzu-eskariaren etengabeko gehikuntza da. Honek guztiak orain zuzendu nahi den halako zaharkitzapen hau eragin du. “Iaztik aurreikusita dauden hobekuntza-lan hauei esker kableak berritu, elementuak elkartu eta konexioez gain dauden puntuak saneatu nahi ditugu, harrera-mahaikoa zein liburutegiko ikasgelakoa”, diote Liburutegiko arduradunek.

Epe honetan mailegu zerbitzuaren pertsona erabiltzaileei irakurketak aurreikustea errazteko, eta Liburutegia itxi arte, arautegiak ezartzen duen dokumentuen kopurua handituko da, eta mailegu epea luzatuko da pertsona bakoitzaren beharrei egokituz. Normalean 3 liburu 15 egunez eta 3 ikus-entzunezko 7 egunez eraman daitezke maileguan.

Halaber, dokumentuen berriztapena epea amaitu baino 5 egun edo gutxiago falta direnetik Internet bidez egin daitekeela gogorarazten dugu. Hala ere, egun hauetan norbaitek liburuak edo ikus-entzunezkoak itzuli nahi baditu Lobianon egin ahal izango du, martxoaren 29an, 30an, 31an eta apirilaren 1ean goizeko 8:00etatik 15:00etara eta apirilaren 4an, astelehena, goizeko 8:00etatik gaueko 21:30era, baina ezin izango du dokumenturik maileguan eraman. Bestalde, gogorarazi nahi dugu liburu digitalak deskargatzeko plataforma eLiburutegia Internet konexioa duen edozein gailutik eskuragarri dagoela eta berau erabili ahal izateko ez dela beharrezkoa Liburutegian egotea.

Lanak aipatutako egunetan amaitzea aurreikusi dugu, baina ezin dugu guztiz ziurtatu. Liburutegiak udal webgunearen bidez lanen egoeraz informatzeko konpromisoa hartzen du eta egoera honek sor ditzakeen eragozpenak barkatzeko eskatzen du.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.