Euskadiko neska jubenilen 2016 eskubaloi Txapelketaren egoitza izango da Ermua

17.03.16
Kirolak

Euskadiko 2016 eskubaloi Txapelketa neska jubenilen egoitza ofiziala izango da Ermua, zeina apirilaren 8tik 10era bitartean jokatuko dena. Herriko Errotabarri elkarteak eta Euskal Federazioak elkarlanean antolatuko dute Euskal Ligari amaiera emango dioen txapelketa hau. Mikel Kortak entrenatzen dituen jokalariek denboraldi ona egin dute, buelta bikoitzeko ligaren lehen nahiz bigarren fasean sailkapenearen buru amaituaz. Hori horrela, eta araudiak ematen duen aukeraz baliatuz elkarteak egoitza izateko eta antolaketak arduratzeko eskaera luzatu dio Federazioari, txapelketaren kostua -mila euro pasatxo- ere gain hartuaz. Errotabarriren sosak oso mugatuak diren arren, ahalegina egiteko erabakia hartu da bi arrazoirengatik Batzarkide baten aditzera eman duenez "batetik, plantilako jokalariak eta beren familiak hiru egun jarraian joan-etorrietan ibili beharrik izan ez dezaten eta, bestetik, zaletuei denboraldi guztian zehar elkarteko talde guztiei eman dieten babesa eskertzeko, bereziki estatuko eskubaloiaren bigarren mailan -zilarrezkoa deritzan horretan- estreinakoz izan dugun eta oso duin ari den senior taldeari".

Euskadiko Txapelketaren azken fasea lau talderen artekoa ostiraletik igandera bitartean jokatuko da eta horretan nor baino nor arituko dira Euskadiko ligan jokatzen duten lau talde. Fase finala Euskadiko Ligan jokatzen duten eta lehenengo lau postuetan amaitu duten taldeek jokatuko dute. Laukotea GF Zuazo, Usurbil K.E, Aiala ZKE eta Errotabarri taldeek osatzen dute. Ermuarrak etxean jokatuko dute, M.A.Blanco udal kiroldegian. Talde bakoitza beste hiruekin jokatu beharko du sailkapen partida hauetan, emaitza onenak lortzen dituzten bi taldeek Espainiako Txapelketara pasatzea lortuko dutelarik. Esan bezala, lau taldeak elkarren arteko lehian arituko dira, guztiak guztien kontra jokatuz. Euskadiko Federazioak astearte iluntzean ezagutarazi zuen Errotabarriren eskaera ontzat eman eta Ermua egoitza izateko hartu zuen erabakia, baita partidak jokatzeko moduaz, zozketa egin ondoren.

Errotabarri elkartea ilusionaturik dago taldeak sailkapen fase txukuna egin eta beste urte batez aurrera egin eta estatuko sektorerako sailkatu ahal izango duenaren esperantzaz. Errotabarriko jubenilak momentu onenean daude, talde bezala hazi eta heldu egin baitira. Askok aurten bukatuko dute eta zikloari zapore gozoz eman nahi diote amaiera, erronka berri bat lortuaz. Talde hau bai kadeteetan nahiz jubeniletako lehen urtean estatuko sektorerako sailkatzea lortu izan zuen, 2014an Vigora (Galiziara) joan zirelarik eta iaz La Roca del Vallésera (Kataluniara) lehiatzera. Ea oraingoan era, onema emateko gauza diren. Errotabarriko Zuzendaritza Batzordea prest dago Espainiako txalpeketara sailkatzeko sektorea ere eskatu eta antolatzeko. Arrazoiak berberak eta goian adierazitakoak izanik - autobusik kontratatu behar ez izateko, ezta ostatu edo otordurik ere- eta eskubaloiko ikuskizun dotore eta mailakoa herrira ekartzea. Txapelketa etxean bertan jokatu behar denez gero jarraitzaile ermuarren babes eta animoekin kontatzea espero dute. Hori horrela, elkarteak Ermuko herriari eta kirol afizionatuaren zaleei dei egin die neska gaztez osaturiko eskubaloi talde honen partidak jarraitzera joan daitezen, apirileko bigarren ostiraletik igandera bitartean.

Txapelketa hori iragartzeko kartela prestatzen ari dira, moldiztegitik ateratzen denean ezagutzera emango delarik.

Apirileko bigarren asteburuko partida horietan taldeek nola parekatuko diren eta zein ordutan jokatuko duten taula uzten dizuegu ondoren:

  • Apirilak 8, ostirala
    • 18:00etan.: Aiala ZKE - Usurbil K.E.
    • 19:45etan.: Errotabarri E.K.E -GF Zuazo
  • Apirilak 9, larunbata
    • 16:45etan.: GK Zuazo - Aiala ZKE
    • 18:30etan.: Errotabarri EKE– Usurbil K.E.
  • Apirilak 10, igandea
      • 10:00etan.: Usurbil K.E.- GK Zuazo
      • 12:00etan.: Aiala ZKE –Errotabarri E.K.E.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke