Blues emanaldia Marcos Coll eta Stefano Ronchi musikariekin

17.03.16
Kultura eta Gazteria

Larunbat honetan Ermura iritsiko da, beste behin, Jazz-Blues Bizkaia zirkuitua. Oraingoan Marcos Coll eta Stefano Ronchi izango ditugu geure artean, eta bikoteak country eta blues onenaren errepertorioa eskainiko du Lobiano Kultur Gunean, ikus-entzule guztien gozamenerako.

Marcos Coll madrildarraren ibilbidean ugari dira lekuak eta, batez ere, zuzeneko emanaldietan nahiz grabazioetan lankide eta irakasle izan dituen musikari asko eta asko, Tonky Blues Band eta Los Reyes del K.O, esaterako. Aho-soinulari aparta da eta bluesa jotzen du nagusiki, baina gai da musika beltzarekin lotuta dagoen beste edozein estilotara moldatzeko, funk, hip-hop, soul edo afrofunk estiloetara, kasu. Bestalde, Berlinen bizi den blues abeslari eta gitarra jotzailea da Stefano Ronchi italiarra. Eskarmentu handia du nazioarteko artista handien zuzeneko emanaldiei sarrera eginez.

Bi musikariek larunbat honetan, martxoak 19, 20:00etatik aurrera joko dute Lobiano Kultur Gunean. Sarrerak 8 eurotan daude salgai jauregian bertan, BBKren orotariko kutxazainetan edota Kutxabanken webgunean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu