Melida Ostatuak lehiakortasun turistikoko ziurtagiri berria jaso du
Eusko Jaurlaritzak 2015ean lehiakortasun turistikoaren ziurtagiriak eskuratu zituzten 435 euskal enpresa errekonozitu ditu, eta tartean da Ermuko Melida Ostatua.
Pentsio ermuarrak egiaztagiri bikoitza eskuratu du; batetik, SICTED Kalitate Turistikoko Sistema diploma lortzearekin lotutakoa eta, bestetik, bigarren ziurtagiri bat Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien erabileran Praktika Onak martxan jartzeagatik.
Bestalde, ekitaldian Euskadiko hiru helmuga turistiko saritu ditu, tartean Debabarrena. Zehazki, Beatriz Escobar Debegesa agentziako lehiakortasun turistikoko teknikaria errekonozitu du Jaurlaritzak. Pasatu den abenduan, FITUR turismo azokan saritu zuten Escobar.
Ekitaldia Bilbon izan da, EITBren egoitzan, eta Arantza Tapia Garapen Ekonomikoko eta Lehiakortasuneko sailburuak zuzendu du sari banaketa. Tapiaren hitzetan, Euskadi “helmuga garrantzitsua da, 2015ean 3 milioi bisitari izan dituena. Gehiago hazi daiteke, baina ezin da edozein modura eta edozein preziotara egin”.
Lotutako albisteak
Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude