Udal instalazioen ordutegiak Aste Santuan zehar

23.03.16
Gizartea

Badator Aste Santua, eta horrekin batera, udal zerbitzuek euren ordutegiak moldatu dituzte egun berezi horietarako.

Udal liburutegia zabalik egongo da jai egunetan, baina jendearen arretarako ordutegia aldatu egingo da. Horrela, ostegunetik astelehenera arte, biak barne, instalazioak 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara zabalik egongo dira. Martxoaren 29tik aurrera, asteartea, webgune honetan iragarri genuen moduan, liburutegia itxita egongo da informatikako kableatuan egin beharreko obrak direla eta. Apirilaren 5ean, asteartea, zerbitzua normaltasunera bueltatuko da.

Kirol instalazioetan ere ordutegi desberdinak izango dira datozen egunetan. Miguel Angel Blanco kiroldegia eta Aritzmendi kirol eremua 09:00etatik 13:00etara zabalik egongo dira martxoaren 24an, 25ean, 27an eta 28an. Larunbatean, martxoak 26, ohiko ordutegia errespetatuko da eta arratsaldez ere irekita egongo da, 16:00etatik 20:00etara.

Bestalde, Betiondo Kirol Gunea 08:30etik 13:30era erabili ahal izango da ostegunean, ostiralean, igandean eta astelehenean. Larunbatean, aldiz, 08:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara luzatuko da irekiera ordutegia.

Kultur zerbitzuei dagokienez, Lobiano jauregia itxita egongo da martxoaren 24tik 28ra, biak barne. Martxoaren 29an, asteartea, irekiko ditu ateak berriro, baina apirilaren 1a arte goizez soilik izango da zabalik, 08:00etatik 15:00etarako ordutegian.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
20.05.25
Ermuak Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen-fasearen hirugarren saioa hartuko

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko