20 urte festaz eta musikaz blai

29.03.16
Gizartea

Ermuko jaietan falta ezin den osagaiak, Irulitxa txarangak, 20 urte betetzen ditu aurten, eta geure herrian ospatuko du urteurren borobil hori apirilaren 8tik 10erako asteburuan.

Apirilaren 8an, ostirala, Irulitxaren aurkezpena egingo da 19:00etan Orbe Kardinala plazan. Bertan izango da fanfarrea, elkarteko kide guztiek osatzen dutena, baina baita bigarren taldetxo bat ere, Irulitxaren beste txaranga, estatu guztiko jaietan batera eta bestera ibiltzen dena. Honek ez du sekula Ermuan jo, eta egun horretan arituko da hemen estreinakoz. Aurkezpen horretan izango dira, gainera, elkartearen sortzaileak, kolaboratzaile izandakoak eta oraindik ere badirenak, eta Siguenzako La Rampa elkarteko kideak, besteak beste.

Jaiak goizetik jarraituko du larunbatean, apirilaren 9an, eta 10:00etatik aurrera diana joko dute. 11:00etan, parte hartzaile guztiei harrera egingo zaie udaletxean, eta jarraian festak kalean segituko du. Arratsaldean eta iluntzean ere kalejirak izango dira Ermuan, eta Irulitxak hildako kideen omenez sortutako abesti berria estreinatuko du. Larunbateko ospakizunari amaiera emateko, 23:30etik aurrera Gozategi taldearen kontzertua izango da Orbe Kardinala plazan. Bertan parte hartzen dute, hain zuzen, Irulitxako bi kidek.

Igande eguerdian, Euskal Dantzen ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da Ermuko kaleetan barrena, Groseko Iñude eta Artzaiak talde donostiarraren eta herriko fanfarrearen eskutik.

Gogorarazi behar da maiatzaren 8a dela, ofizialki, elkartearen urteurrena betetzen den eguna. Egun horretan, Irulitxaren abesti propioei letra jartzeko lehiaketaren sari banaketa izango da. Lehiaketa horren oinarriak webgune hobetan argitaratuko ditugu laster. Gainera, egun berean, kontzertua eskainiko dute fanfarreak, musika eskolako ikasle eta irakasleek, Pispillu abesbatzak eta Txindurri Dantza Taldeak.

Ekitaldien programa osoa datozen egunetan eskainiko dizuegu. Bien bitartean, lerro hauen ostean ikusi dezakezue ospakizunak iragartzen dituen bideoa.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
20.05.25
Ermuak Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen-fasearen hirugarren saioa hartuko

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko