Futbola, komikia eta euskara, bat eginda Unai Iturriagaren eskutik

30.03.16
Udal Liburutegia

Diamanteak, urrea eta ikatza komikia (Athletic Fundazioa, 2015) izango da apirileko euskarazko irakurketa klubeko protagonista. Alfonso Zapicok egin ditu obra horretako ilustrazioak, eta Unai Iturriaga durangarra arduratu da gidoiaz.

Apirilaren 7an, osteguna, 19:30etatik aurrera, Unai Iturriaga idazle, abeslari eta bertsolaria Ermuan izango da, futbolari, sentimenduei, bizipenei eta migrazioei buruzko istorioa partekatzeko. Nahi duen orok parte hartu dezake ekimen horretan, gaia edo literatur generoa gustuko dituelako edota artistarekin mintzatu nahi duelako.

Euskarazko irakurketa klubaren egutegiarekin bat egiten du topaketak, eta talde horretako kideek jada irakurri dute lana. Dena dela, esan bezala, nahi duen guztiak parte hartu dezake hitzaldian, formatu horretako gidoi bat nola sortzen den ikusi ahal izateko. Topaketa Lobianon izango da, Peru Magdalenak gidatuta, eta ez dago aurrez izena eman beharrik. Komikia irakurri nahi duenak liburutegira joan eta maileguan hartu dezake.

Athletic Fundazioa Ermuko liburutegiarekin elkarlanean ari da komikien irakurketa bultzatzeko, eta iaz Letrak eta Futbola kanpainaren barnean argitaratutako bi lanen ehun ale inguru eman ditu. Irakurketa klubeko kideen, batxilergoko ikasleen eta topaketara joateko interesa agertu duten pertsonen artean banatu dira komikiak.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat