Emaiozu ahotsa, bizitza salbatu ahal dizu

31.03.16
Gizartea

Kolon minbizia sarrien ematen den tumore kaltegarria da, bi sexuak kontuan izanda, eta minbiziak eragindako heriotzen zerrendan bigarrena da. Errealitate gordin horren kontraesanean, garaiz atzematen bada, kasuen % 90ean osatu egiten da. Gorozkietan egiten den azterketa sinple batekin ekidin daiteke kolon eta ondesteko minbiziaren agerpena.

Gaixotasuna izateko arriskua izan dezaketen eta minbizi mota horren itu (50 eta 69 urte arteko gizon-emakumeak) den EAEko biztanleriaren %100arentzat atzemate goiztiarrerako programa dauka Osakidetzak.

Tumore horren prebentzioari eta antzemate goiztiarrari buruzko garrantziaz kontzientziatzeko, Bizkaiko AECCk (Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartea) ekintza ezberdinak garatu ditu, kolon eta ondeste minbiziaren prebentziorako eguna, martxoaren 31, nabarmenduz.

Ermuari dagokionez, Tokiko Batzordeak informazio mahaia kokatuko du gaur 17:00etatik 19:00etara Orbe Kardinala plazan.

Gaixotasunari buruzko informazio gehiago jaso nahi izatez gero, AECCren webgune berezia ikus dezakezu.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean