Apirilean euskaraz egingo diren ekitaldi guztien berri, gure agendan

01.04.16
Euskara

Hilabete berri bat hasi dugu gaur, jada apirilean sartu gara, eta horrekin batera, geure herrian hainbat ekimen eta hitzordu izango ditugu. Euskara Sailak agenda bat prestatu du hizkuntzarekin zerikusia duten aktibitate guztiak biltzeko.

Literatura, musika, antzerkia, zinea, dantza, hitzaldiak… mota guztietako ekitaldiak izango ditugu hil honetan Ermuan, eta guztiek elementu berbera ardatz gisa: euskara.

Eskaintza anitz horretan azpimarratzekoa da, esaterako, Huts Teatroa & Artedrama konpainiaren ‘Etxekoak’ antzezlana. Ander Lipusek zuzendu eta antzeztutako lana apirilaren 8an, ostirala, iritsiko da Ermua Antzokira.

Apirilaren 16tik 17rako asteburua ere berezia izango da eta jai giroan igaroko da, Euskal Jaia ospatuko baita. Bi egun horietan, dantza erakustaldiak, kalejirak eta alardeak izango dira, besteak beste, Ermuko kaleetan zehar.

Bestalde, hilaren 20an, 27an eta 29an, euskararen gaineko gogoetak egingo dira hiru jardunalditan, ‘Berbetan’ izenpean. Bi hitzaldi eta Anari abeslariaren kontzertu bat izango dira, eta horien inguruko informazio gehiago emango dugu datozen egunetan webgune honetan.

Gainera, hilabete osoan zehar eta maiatzaren amaierara arte, abian izango da ‘Irakurri, gozatu eta oparitu’ ekimena. Helburua herritarren artean euskarazko irakurketa bultzatzea da, eta parte hartzea liburuak erosi ahal izateko deskontuekin sarituko da.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko