Euskadiko 2016 eskubaloi neska jubenilen txapelduna Ermuan erabakiko da asteburu honetan

04.04.16
Kirolak

Euskadiko 2016 eskubaloi Txapelketa neska jubenilen txapelduna Ermuan erabaki eta ezagutuko da asteburu honetan. Ligan eta sailkapenean emaitza onenak lortu dituzten lau taldeak fase finala jokatuko dute, apirilaren 8tik 10era bitartean . Herriko Errotabarri elkarteak eta Euskal Federazioak elkarlanean antolatuko dute Euskal Ligari amaiera emango dioen txapelketa hau. Mikel Martinek entrenatzen dituen jokalariek denboraldi ona egin dute, buelta bikoitzeko ligaren lehen nahiz bigarren fasean sailkapenearen buru amaituaz. Hori horrela, eta araudiak ematen duen aukeraz baliatuz elkarteak egoitza izateko eta antolaketak arduratzeko eskaera luzatu dio Federazioari, txapelketaren kostua -mila euro pasatxo- ere gain hartuaz.

Euskadiko Txapelketaren azken fasea ostiraletik igandera bitartean jokatuko da eta horretan nor baino nor arituko dira Euskadiko ligan jokatzen duten lau talde. Fase finalean Euskaldiko Ligan jokatzen duten eta lehenengo lau postuetan amaitu duten taldeek jokatuko dute. Laukotea GF Zuazo, Usurbil K.E, Aiala ZKE eta Errotabarri taldeek osatzen dute. Ermuarrak etxean jokatuko dute, M.A.Blanco udal kiroldegian. Talde bakoitza beste hiruekin jokatu beharko du sailkapen partida hauetan, emaitza onenak lortzen dituztenek Espainiako Txapelketara pasatzea lortuko dutelarik. Esan bezala, lau taldeak elkarren arteko lehian arituko dira, guztiak guztien kontra jokatuz.

Errotabarri elkartea ilusionaturik dago taldeak sailkapen fase txukuna egin eta beste urte batez aurrera egin eta estatuko sektorerako sailkatu ahal izango duenaren esperantzaz. Errotabarriko jubenilak momentu onenean daude, talde bezala hazi eta heldu egin baitira. Hainbatentzat azken urtea izan daiteke eta zikloari zapore gozoz eman nahi diote amaiera, erronka berri bat lortuaz. Talde hau bai kadeteetan nahiz jubeniletako lehen urtean estatuko sektorerako sailkatzea lortu izan zuen, 2014an Vigora (Galiziara) joan zirelarik eta iaz La Roca del Vallésera (Kataluniara) lehiatzera. Ea oraingoan era, onema emateko gauza diren. Errotabarriko Zuzendaritza Batzordea prest dago Espainiako txalpeketara sailkatzeko sektorea ere eskatu eta antolatzeko. Arrazoiak ondorengoak izanik - autobusik kontratatu behar ez izatea, ezta ostatu edo otordurik ere- eta eskubaloiko ikuskizun dotore eta mailakoa herrira ekartzea. Txapelketa etxean bertan jokatu behar denez gero jarraitzaile ermuarren babes eta animoekin kontatzea espero dute. Hori horrela, elkarteak Ermuko herriari eta kirol afizionatuaren zaleei dei egin die neska gaztez osaturiko eskubaloi talde honen partidak jarraitzera joan daitezen, apirileko bigarren ostiraletik igandera bitartean.

Txapelketa hori iragartzeko kartela prest eta jada kalean dago, azpiko irudietan uzten dizuegularik. Materiala eta argazkiak Juan Antonio Goikoetxearenak dira, Donostiako Berabera taldeko kidearenak. estimatzen diozkiogu partekatu izanak eta baita lan hain dotorea egitea ere.

Apirileko bigarren asteburuko partida horietan taldeek nola parekatuko diren eta zein ordutan jokatuko duten taula uzten dizuegu ondoren:

  • Apirilak 8, ostirala
    • 18:00etan.: Aiala ZKE - Usurbil K.E.
    • 19:45etan.: Errotabarri E.K.E -GF Zuazo
  • Apirilak 9, larunbata
    • 16:45etan.: GK Zuazo - Aiala ZKE
    • 18:30etan.: Errotabarri EKE– Usurbil K.E.
  • Apirilak 10, igandea
    • 10:00etan.: Usurbil K.E.- GK Zuazo
    • 12:00etan.: Aiala ZKE –Errotabarri E.K.E.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke