Janariak liburutruk

04.04.16
Udal Liburutegia

Literaturarentzat hilabete garrantzitsua da apirila: larunbatean Nazioarteko Haur eta Gazte Liburuaren eguna ospatu genuen, eta hilaren 23an, aldiz, Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da. Bi data garrantzitsu horiek gogorarazteko asmoz, Ermuko udal liburutegiak Ermuko Merkatari eta Ostalari Elkartearekin elkarlanean “Janariak liburutruk” kanpaina jarri du martxan.

Hogeita hiru egunez, apirilaren 1etik 23ra, truke solidarioa egin ahal izango da liburutegian zein herriko hainbat dendatan, eta liburu edo DVD bat lortzeko aukera izango da galkorra ez den janari kilo bat eramanez gero (lekaleak, eskea, olioa, pasta, kontserbak, gailetak, etab.). Jasotako elikagai guztiak Ermuko Elikagaien Bankura bidaliko dira.

Liburutegiak ekimenean parte hartzen duten hamazazpi saltokietan liburu eta DVD sorta eta kanpainarako prestatutako kartel bana utzi ditu. Denda bakoitzak truke solidarioa egiteko espazio propioa izango du.

Truke horren bidez lortu daitezkeen liburuak urtean zehar herriko pertsonek liburutegiari dohaintzan eman dizkiotenak dira. DVDak, aldiz, FNACek “Birziklatu zure Filmoteka” kanpainan jaso eta Ermuko liburutegiari emandakoak dira. Material guztia oso egoera onean dago, eta liburutegiko katalogoan liburu bakoitzaren beste ale bat topatu daiteke.

Kanpaina honi atxikitutako komertzioak Sagardui, Clínica Dental Irale, Sare Informatika, Virginia Pascual, Eremu Akademia, Josería Senén, Guipur, Oh la lá!, Zapatxiki, Villa de Ermua, Enter Informática, Gauzak, Sferico Deportes, El Armario de Natalia, Librería Maribel, Xiripot Liburudenda eta Inforcoste dira.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat