Irulitxak 20. urteurrena ospatuko du asteburuan zehar

05.04.16
Gizartea

2016a urte oso berezia da Ermuko Irulitxa txarangarentzat; izan ere, herriko jaien zutabeetakoa denak 20 urte betetzen ditu. Urteurrena ospatzeko, asteburu honetarako ekitaldiz betetako programa aurkeztu du musika taldeak.

Festa ostiralean, apirilak 8, arratsaldeko 19:00etan hasiko da Orbe Kardinala plazan, Txaranga Irulitxaren aurkezpenarekin. Ekitaldi berezia izango da, taldetxo horrek, estatu osoan festatik festa ibili arren, ez baitu sekula Ermuan jo, beraz, herrian estreinakoz arituko da. Aurkezpen horretan izango dira, gainera, elkartearen sortzaileak, kolaboratzaile izandakoak eta oraindik ere badirenak, eta Siguenzako (Guadalajara) La Rampa elkarteko kideak, besteak beste. Guztiek batera poteo-kalejira egingo dute.

Larunbatean, Txarangen Eguna, 10:00etan hasiko da festa Txaranga Irulitxa Fanfarrearen dianarekin eta Irulitxa txosnaren irekierarekin, Orbe Kardinala plazan. Jarraian, 11:00etan, Ermuko Udalak harrera egingo die urteurreneko ospakizunetan parte hartuko duten Ustekabe (Eibar), Corco (Logroño), Sin Juicio (Casalarreina) The Joselontxo’s (Donostia) eta Gazte txarangei (Iruñea). Hainbat elkarte ere bertan izango dira: aipatutako La Rampa peña, El Burladero eta La Única elkarteak (Ampuero), Gaztekide, Danborkide, El Cangrejo, Txirain (Donostia) eta Amaña (Eibar) danborradak, Groseko Iñude eta Artzaiak (Donostia) eta Eibarko Udala.

Ekitaldiaren ostean, Ermuko auzo guztiak musikaz beteko dira 12:00etatik aurrera, eta jarraian Orbe Kardinala plazan batuko dira txarangen eta fanfarreen alarderako. Arratsaldean, 18:00etan, antolatzaileek eskerrak emango dizkiete parte hartzen duten taldeen, eta Probalekun, Zubiaurren eta plazan kalejira egingo dute.

Gauez ere ez da musikarik faltako Ermuan: 21:00etan, parte hartzaile guztiek Irulitxaren himnoa joko dute eta talde horretan eta Ustekaben hildako kideei omenaldia egingo zaie. Egunari amaiera biribila emateko, 23:30etik aurrera Gozategiren kontzertua izango da plazan.

Igandean, apirilak 10, Euskal Dantzen ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da eguerdian Ermuko kaleetan barrena, Groseko Iñude eta Artzaiak talde donostiarraren eta herriko fanfarrearen eskutik, eta jarraian poteoa egingo da txosnan. Arratsaldez, 18:00etan, Txaranga Irulitxa Fanfarrearein jai giroa izango da nagusi plazan.

Gainera, aste osoan zehar, Ermuko dendetako erakusleihoetan Irulitxaren hogei urte hauetako argazkiak eta bideoak ikusgai egongo dira.

Gogorarazi behar da maiatzaren 8a dela, ofizialki, elkartearen urteurrena betetzen den eguna. Egun horretan, Irulitxaren abesti propioei letra jartzeko lehiaketaren sari banaketa izango da. Lehiaketa horren oinarriak webgune hobetan argitaratuko ditugu laster. Gainera, egun berean, kontzertua eskainiko dute fanfarreak, musika eskolako ikasle eta irakasleek, Pispillu abesbatzak eta Txindurri Dantza Taldeak eguerdiko 12:00etan plazan.

Lerro hauen ostean ospakizunak iragartzen dituen bideoa ikus dezakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
20.05.25
Ermuak Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen-fasearen hirugarren saioa hartuko

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko