Euskal eskubaloi jubenileko neska promesak lehiarako hitzordua dute Ermuan

07.04.16
Kirolak

Eskubaloiko hiru euskal jokalari gazte deitu dituzte estatuko jubenilen eskubaloi selekzioak igandetik aurrera Guadalajaran (Gaztela-Mantxan) eta egingo duen entrenamendu eta lan saiora ager daitezen. Kirolariak Usurbil taldeko Estitxu Berasategi Eizagirre, Zarauzko K.E Izaskun Olasagasti Sánchez, eta Errotabarri E.K.E.ko Anne Erauskin Martínez dira. Kontzentraziora jubenilen hautatzaile Jenaro Félixek deitu ditu, udan Eslovakian jokatuko den Mundu Txapelketa prestatzen jarraitzeko xedez. Hirukotea igande eguerdian Madrilgo Atotxa tren geltokian behar zuen egon, estatuko federazioko idatzian jakinarazi zaienez. Nolanahi ere, kirol promesa horiek Ermuan ostiraletik igandera bitartean jubenil nesken 2015-2016 Euskadiko Txapelketa jokatzen izango ditugu. Bakoitza bere taldearekin, nor baino nor, Txapelketa poltsikoratzeko lanean.

Aipatu txapelketa Aste Santu aurretik jokatzekoa bazen ere, Euskadiko federazioak atzeratu egin zuen estatuko selekzioaren lana ahalbidetzeko. Hori horrela, gauza da hiru asteren bueltan jubenil taldeari berriz kontzentratzeko eskatu zaiola, Euskadin lehiaketa ofiziala jokatzeko Federazioaren jarritako egunak zirela jakin arren. Deialdiak kezka eta haserrea sortu du kirol elkarteetan, euskal federazioari horrela adieraziz. Zuzendari Teknikoak Espainiakoarekin hitz egin eta hemengo jokalariak beranduago bat egiteko eskatu duelarik. Horri esker, ez dute eguerdian Atotxan izan beharko, baina bai iluntzeko 8etan lehen entrenamendua egingo den kiroldegian (Guadalajaran). Familiek elkarren artean konpondu eta beren kasa eraman beharko dituztelarik jokalariak, txapelketari amaiera eman eta sari banaketako ekitaldiari uko eginda, baita Errotabarri elkarte antolatzaileak jarraian egingo duen bazkarira ere. Horrez gain, ez dugu ahantzi behar hiru jokalariek hiru egun jarraian lehian aritu eta partidak jokatuko dituztela eta, kasu batzuetan gerta litekeela baita, bakoitzaren elkarteko talde seniorrekin ere aritu behar izatea.

Gipuzkoar bi eta bizkaitar bat ditugu promesen hirukotean: lehiakide pistan eta lagun kalean

Selekziora deituta dauden eta eskubaloian etorkizun oparoa izan ditzaketen jokalariak hiru dira, beren abileziagatik eta jokatzen duten elkarteari eransten dioten balioagatik. Hirurak jubenilen Euskal selekzioko partaide dira, urtarrilean Almerian jokatu izan zen lurraldekako txapelketan ateratako argazkiak agerian jartzen duenez. Bi gipuzkoarrak estatuko taldean altuenak dira, biak metroa eta laurogei zentimetrotik gora daudelako. Estitxu eskuina da eta ezker hegalean jokatzen du. Usurbilen pista osoan mugitzeko askatasuna du, altueraz baliatuz jaurtiketa indartsuak egin ahal izateko lekuaren bila.

Izaskun eskuina da baita ere eta ezker hegalean jokatu ohi du. Jokalari sendoa da, potentzia handikoa eta pilota bortizki jaurtitzen duena. Azkarra jolasean eta defentsak abiaduraz gainditzen dituena. Egun Zarauzko taldean dago eta aurretik Leitzaranekoan izan zen.

Herriko Anneri dagokionean, bere ezaugarri nagusiak indarra eta erresistentzia dira. Ezkertiarra eta pista osoa korritzen duten horietakoa, metroa eta hirurogeita hamar zentimetro dituena. Oso altu saltatzen du, gogor eta norabidez botatzen duelarik baloia. Bihotza eta birikia da bere osotasunean. Langile nekaezina, defentsan nahiz erasoan. Harrobiko jokalaria dugu eta azken denboraldietan asko hazi dena. Seniorrekin Zilarrezko bigarren mailan jokatzen ari da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke