Txapelketako egunetan harmailak egunero betetzea espero du Errotabarrik

08.04.16
Kirolak

Asteburu honetan Ermuan jokatuko den Euskadiko Txapelketako neska jubenilen finalean M. A, Blanco kiroldegiko harmailak egunero betetzea eta mila eta zortziehun lagunetik gora biltzea espero du Errotabarri Eskubaloi Kirol Elkarteak. Herriko Errotabarri elkarteak eta Euskal Federazioak elkarlanean antolatuko dute Euskal Ligari amaiera emango dioen txapelketa hau. Fase finalean Euskadiko Ligan jokatzen duten eta lehenengo lau postuetan amaitu duten taldeek jokatuko dute. Laukotea GF Zuazo, Usurbil K.E, Aiala ZKE eta Errotabarri taldeek osatzen dute. Ermuarrak etxean jokatuko dutelarik. Lau taldeak elkarren arteko lehian arituko dira, guztiak guztien kontra jokatuz. Talde bakoitza beste hiruekin jokatu beharko du sailkapen partida hauetan, emaitza onenak lortzen dituztenek Espainiako Txapelketarako txartela lortuko dutelarik.

Sailkapen orokorrak zehatuko du sailkaturiko hiru taldeek estatuko txapelketan zonalde edo sailkatze fasean lehiatzen jarraitze aldera nora joan behar duten. Espainiako Eskubaloi Federazioak atzokoan ezagutarazi zuen sektoreen banaketa eta horiek non eta zein egoitzatan jokatuko diren. Ezagutzera emateaz gain, gaur goizean Lurraldeko Federazioei jakinarazi die, horiek talde eta elkarteei bidaltzeko. Erabaki eta mezuaren laburpena ondorengoa da, talde euskaldunak sailkapeneko edozein postutan bukatu arren kanpora joan beharko dutela estatuko federazioak ez baitu gure erkidegoan egoitzarik hautatu. Hortaz emaitzak emaitza jubenilen euskal hiru taldeek bidaia egin behako dute eta aukerak hiru dira: Vigo (Galizia); Bartzelona (Katalunia) edo Ciudad Real (Gaztela-Mantxa). Hori horrela, 600 kilometrotik 718ra bitarteko joan eta etorria egin beharko dute, sosarik izanen badute edo, osterantzean, lehiatzen jarraitzeari uko egin. Ikusi beharko.

Errotabarri E.K.Eko presidente den Olatz Bouzok aste gorabeheratsu eta gogorra izan du. Euskadiko Txapelketaren finalaren egoitza izan eta txapelketa antolatzeak lanak koordinatzeaz elkartearen zeregin instituzionalei ere aurre egin behar izan dielako, erakundearen aurpegi eta ahotsa baita. Zeregin horretan, gure herriko gaurkotasuna xede eta helburu duten hedabideekin ere izan da. Horren harira, elkarrizketa bi egin ditu kazetari eta lankide ditugun ermuar birekin. Lehena idatziz Ainhoa Lasuen kazetariak ‘El Correo’ egunkarian argitaratu izan duena eta, bigarrena ahozkoa, Juan Manuel Cano SER Eibar Irratiaren bidez zabaldu izan duena. Biei agiri horiek lasterbidez baliatuz uzten dizkizuegu, duten balio informatiboagatik.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian