11 eraso 12 erantzun, Feministok Prest!

08.04.16
Berdintasuna

Euskal herriko mugimendu feministak, indarkeria matxistaren kontra, bihar apirilaren 9an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen “11 eraso, 12 erantzun,Feministok Prest” Vuestras violencias tendrán respuesta” lemapean. Ermuko Emakumeen Asanbladak autobusa jarriko du ekimenera joatea nahi duten guztientzat,jada berrogei pertsonak prest daudelarik. Autobusa Agirre kirolak aurretik abiatuko da goizeko 11etan eta iluntzeko 8etan buelatatuko. Izen-emateak emakumearen Topagunean egin daitezke. Mobilizazio honek hiru helburu ditu: Alde batetik Eraso matxistak salatzea, bestetik, azkenaldian ematen ari den mugimendu feministaren kriminalizazioa salatzea eta bukatzeko bortizkeria zer den, bere modu anitzak eta nola identifikatu, tratatuko dituen hausnarketa bat eta debate sozial bat sustatu.

Gaur egun, beharrezkoa eta ezinbestekoa deritzogu bortizkeriatzat zer ulertzen dugun birplanteatzea, bere konplexutasun guztiak eta bere foma anitzak ulertzeko markoa sortuz. Bortizkeria matxistak ez dira kolpeak eta hilketak soilik; kontu estrukturala da eta sistema batean oinarritzen da. Emakumeak beldurrean hezitzen gaituzte eta sinistarazi nahi digute gure gorputza ahula dela eta gizonena, berriz, erasokorra. Bortizkeria matxista ez da bakarra, baizik eta gure jendarteak eraikitzen duen egitura sendoa; feminismoak, egoera hori agerian uzteko eta aurre egiteko erantzunkizuna dauka.

Harreman bortitzak naturalak bailitzan lehenesten dituzte, maitasuna, jabetza moduan, jeloskortasuna eta kontrola; hauek normalizatzeaz gain, beste harreman ereduak ikustezin bihurtzen dituzte. Hau dela eta, arau horri ihes egiten dioten gorputzak eta harremanak bortizkeria matxista jasaten dute. Lesbianen kontrako erasoak, nerabe transexualek beren buruaz beste egitea, eta aniztasun funtzionala duten pertsonenganako erasoak ere bortizkeria matxistak dira.

Gaua eta jaiak bortizkeriarako espazioak dira. Gaua, alkohola eta permisibitatea aitzaia emakumeon kontrako erasoak zeharo areagotzen dira. Batzuentzat jaiak ondo pasatzeko espazioak diren bitartean, beste batzuentzat erasoak, bazterkeria eta beldurra sentitzeko espazioak dira.

Ez gara ez biktimak, ezta pertsona pasiboak ere, gure bizitzaren protagonistak baizik.Gure errealitatearen transformazio sozialean eragin zuzena duen sujetu politikoak gara. Arazoaren muinari heltzeko ordua da, konpromezuak hartzeko ordua , bortizkeria matxistak ekiditu eta emakumeak menpekotasun espazioan ezartzen dituen sistema eraldatzeko garaia. Badakigu bere jatorriak zeintzuk diren eta aurre egiteko prest gaude.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan