Errotabarriko jubenilak Euskadiko txapeldunorde, estatuko sektorerako sailkatu dira
Errotabarriko jubenilak aurtengo denboraldiko Euskadiko txapeldunorde dira, txapelketaren fase finala jokatu ostean gure herrian bertan azken asteburuan. Emaitza horri esker estatuko txapelketarako sailkapen fasea jokatu ahal izateko txartela lortu du. Fase hori apirilaren 22tik 24ra bitartean jokatuko da Sant Viçens Horts izeneko herri kataluniarrean. Ermuarrek B taldean sarturik geratu dira eta Bartzelona ondoan dagoen herri antolatzaileko taldearekin, Errioxako KNET Calasancio eta Nafarroako Malkaitz eskubaloia taldeekin neurtu beharko dira. Euskadiko Txapela Usurbilek eskuratu du, merezimenduz.
Asteburuan Errotabarriko jubenilek hirutik bi partida irabazi dituzte. Ostiraleko lehenengoan GF Zuazo hartu zuten mendean 26 eta 22 tantuko markagailuaz, Larunbatekoan amore eman eta Usurbilekin ezin izan zuten. Emaitza 28 eta 31 tanto izanik. Azkenik igandekoan herrikoek garaitu egin zitzaizkien Zarauzko Aialakoei, 28 eta 30 emaitzaz. Mikel Martinen taldeak bi garaipen lortu ditu Usurbilgo txapeldunak bezala, elastiko gorrikoek Aiala eta Errotabarri gaindituz eta azken egunean Zuazoren aurka galduz, gol bat azpitik amaituz (24 eta 25).
Nolanahi ere, zerbaitekin geratzekotan gauza positiboak azpimarratu behar ditugu: txapelketa ondo joan da eta giroa aparta izan du kiroldegiak asteburu osoan zehar. Errotabarri harro sentitu behar da, zale ugari etorri baitia, horien artean aipatzekoak direlarik Euskal Federazioko presidentea, J.M. Ruiz, herriko alkatea, Carlos Totorika, Jose Ramon Gombau eta Miguel Ledesma zinegotziak, euskal federazioko zuzendari teknikoa, Hugo Sanchez, senior nahiz jubenilen selekzioko entrenatzaileak, Imanol Arruti eta J. Ramon Resa ‘Txerra’, edo Etxebarriko taldeko presidente, Luis Castro. Antolatu bezala atera da, espero zitekeenari jarraiki. Taldeak ere, eskura izan du txapelketa eta sailkapena, beraz gehiago eskatzerik ez dago. Hiru egunetan hainbat produktu ederren zozketak egin dira, tartean izan delarik ‘Gabol’ etxearen mass ereduko eta berdexka koloreko bidai maleta eder bi. Horiek Sagardui poltsak izeneko eta denda Zubiaurren kokaturik duenak eman izan dituelarik.
Euskadiko Txapelketaren fase final honetan Jenaro Felix hautatzaile nazionalak deitu dituen eta hiru jubenil euskaldunak jolasean ikusi ahal izan ditugu, beren klubetako elastikoa defendatzen. Asteazken eguerdirarte Guadalajaran izango dira entrenamendu eta lanean, udan Eslovakian jokatu izango den Mundialean izango direna la ez ezagutu ahal izateko.
Partida bakoitzaren emaitzak ikusteko Federazioaren orrialdeari lotura egin eta hori eskaintzen dizuegu, azpiko informazio gehiago deritzan atalaren bidez. Eta beheko aldean, txapelketa laburtzen duten argazki sorta duzue.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke