Barixakuetan olgetara!
2014an lehenengo aldiz martxan jarritako “Barixakuetan” programak aurten ere jarraipena izango du eta ostiral honetatik hasi eta ekainaren 17ra arte, ostiralero. Antxitxiketan Taldearen eskutik jolasak eta eskulanak izango dituzte ume eta gaztatxoek plazan.
2014ko udazkenean lehenengo aldiz jarri zen martxan programa hau eta izan zuen arrakasta ikusita hurrengo urtean udaberrian ere antolatu zen eta horrela, udaberrian zein udazkenean umeak eskolatik irten eta jolasean eta eskulanetan euskaraz aritzeko aukera izan dute plazan. Honen helburua umeak ondo pasatzeaz gain, jakina, euskara plazaratzea da, eskolatik haratago eramatea eta gure aisialdian normaltasun osoz aritzea.
Jarraian aurreikusitako egunak:
- Apirilaren 15ean eta 22an
- Maiatzaren 6an, 13an eta 20an.
- Ekainaren 10 eta 17an.
Parte hartzeko jolasteko gogoa ekartzea besterik ez da behar, gainontzekoa begiraleen esku.
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko