Juan Ayestaren eta Jone Telleriaren margolanak, Lobianon ikusgai

13.04.16
Kultura eta Gazteria

Baterako erakusketa bat ikus daiteke egunotan, eta igande honetara arte, Lobiano Kultur Gunean. Juan Ayesta eta Jone Telleria margolari gipuzkoarrek euren lanak jarri dituzte ikusgai jauregiko bi erakusketa aretoetan.

Erakusketa bakar bat izan arren, bi artisten lanek ez dute inolako zerikusirik euren artean. Lehenengo aretoan Juan Ayesta beasaindarraren obrak ikus daitezke, eta markotik kanpora irteten diren margolanak dira. Gehienak tamaina handikoak dira; denetan handiena Lobianoko sarreran bertan ikus daiteke: erliebean egindako arratoiz osatutako koadro izugarria.

Bestalde, Jone Telleria bergararraren galerian ikatzarekin marraztutako gizakiak dira nagusi. Hogei bat lanek osatzen dute erakusketa, eta Lobianoko bigarren aretoan dago ikusgai.

Erakusketa zabalik dago igandera arte, 18:00etatik 20:00etara, eta sarrera doakoa da.

Jarraian erakusketako hainbat argazki ikus ditzakezu:

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Imagen
25.11.25
Antzokiak lau filma berri proiektatuko ditu asteburuan

Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak