Aurtengo Santixau jaietako kartela hautatzeko lehiaketa zabalik
Udal kultur sailak ''2016ko Santixauak’ iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketaren oinarriak argitaratu eta lehiaketa ireki berri du. Lehiaketara aurkeztu nahi duten guztiek ekainaren 8ra bitarteko epea izango dute lanak entregatzeko. Lehiaketako oinarriekin bat etorriz, artearekin zerikusia duten epaimahaikideek hiru kartel aukeratuko dituzte aurkeztutako lan guztien artetik. Ondoren, lan horiek Jai Batzordera eramango dira, bertan aukeratuko baita kartel irabazlea. Lehiaketaren emaitza eta saridunaren izena ekainaren 8an ezagutaraziko dira. Lehiaketan parte hartu ahal izango du nahi duen guztiak, libre baita. Pertsona bakoitzak gehienez ere, hiru lan edo proposamen aurkeztu ahal izango ditu, horiek orijinalak eta beste inongo lehiaketan sartiugabeak izan zehar dutelarik. Teknikak guztiak onertzen dira, hortaz egilearen esku dago nola egin. Lanak inprentan argitaratzekoa denez gero -kartel nahiz programetan- dimentsio zehatz batzuk eduki behar ditu kalitatea bermatzeko, gutxieneko tamaina 45x30 zm dira eta gehienezkoa 65x40 zm.
Sari bat eta bakarra izango da, lehiaketa irabazten duen autoreak 600 euro eskudirutan jasoko ditu. Aukeratutako kartela herriko jaiak iragarriko ditu eta argitaratuko diren egitarauen portada ere izango da. Oinarrietan jasotzen denez kartela egiteko erabili daitekeen teknika eta gaia libreak dira, baina herriko jaien inguruko erreferentzia jaso behar du eta baita 2016 Ermuko Jaiak esaldia. Kartel irabazlea eta horren autorea nor den lehiaketa itxi eta bi egun beranduago ezagutaraziko dira, ekainaren 8an. Orijinalak udal Erregistroan -Abiapuntu bulegoan-, Konbentukoa kaleko eraikinean, aurkeztu behar dira lanegunetan, goizeko 8etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean.
Lotutako albisteak

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du

Beatriz Gamizek aurkezpenean tokiko kolektiboen inplikazioa azpimarratu du eta bizikidetza, askatasuna eta errespetua eskatu ditu jai inklusibo eta seguruez gozatzeko

Ekainaren 27 eta 28ko ostiral eta larunbatean ospatuko da, Martxoak 8ko plazan eta Betiondon