Negozio ideiak garatu eta enpresak sortzeko Lanbidek duen diru-laguntza programa aurkeztuko

20.04.16
Ekonomi Sustapena

Negozio ideietarako eta enpresak sortzeko diru-laguntzek 15.000 euroko zuzkidura dute

Euskal Enplegu Zerbitzuak –Lanbidek- eta Toki-garapeneko udal Alorrak 15.000 euroko zuzkidura dute negozio ideiak izan eta horiek garatzen eta enpresa jarduera berriak hasten dituzten ekintzaileei banatzeko diru-laguntzatan. Programaren barne aurreikusita dute negozio ideia eduki eta hori sakontzen duten sei pertsonei 6.000 eurorekin diruz laguntzeko -1.000 euro bakoitzeko- eta negozio edo enpresa jarduera abian jartzen duten beste sei ekintzaileei beste 9.000 eurorekin diruz laguntzeko -1.500 euro bakoitzeko-.

Programa horren zehetasunak luze eta zabal datorren ostiralean –apirilaren 22an- aurkeztuko dira Izarra Centre eraikinaren auditorioan, goizeko 10etan. Lanbideko diru-laguntzak ez dira bateragarriak Bizkaiko Forua Aldundiak urtero helburu berberaz ateratzen dituenekin. Ekimen honekin Toki-garapen alorrak duen helburua herrian ditugun ekintzaileek aurrera egiteko behar duten laguntza ekonomiko eta teknikoa izan dezatela da.

Negozio ideia garatzeko berariazko prestakuntza espezifikoa eskainiko da, ain zuzen enpresa-kudeaketa eta negozioaren plana lantzeko. Horretarako ekintzaileek hiru hilabeteko epea izango dute eta gure Udalak partaide diren pertsonen eskura langile eta aholkulari adituak nahiz ideia garatzeko lokal edo azpiegitura egokiak eskura jarriko dizkie.

Ermuko Udala Lanbideren erakunde homologatua da iazko urtetik eta laguntza egitasmo hau garatzeko babesa eta trebakuntza eskainiko ditu. Laguntzak ondorengoak dira:

  1. Negozio ideia aztertu eta garatu nahi dutenentzat, 1.000 euroko diru-laguntza.
  2. Enpresa ideia zehatza eduki eta hori abian jarri nahi dutenentzat; 1.500 euroko diru-laguntza.

Laguntza horiei beste %15 gehituko zaie ekintzailea 30 urte baino gazteagoa bada eta beste %15 emakumea denean.

Onuradun izan eta laguntza jasoko duten proiektuak baremazio bidez hautatuko dira, programan aurreikusitako baldintzak betetzen badituzte eta diru kopurua agortu artean.

Argibide gehiagorako, interesdunek Toki-garapen alorrarekin jar daitezke harremanetan dl@udalermua.net helbide elektronikora idatzita edo 943179151 telefono zenbakira deituta (1337 luzapena).

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren