Baloreetan oinarritutako kudeaketaren alde lanean jarraitzen du Ermuak
Adolfo Jarrín: “Kontzientziaren Aroan, oreka mantentzea haztea baino garrantzitsuagoa izango da”
CTT tresnetan (Barrett Values Center institutuaren Cultural Transformation Tools) Nazioarteko Ziurtagiria lortzeko programa berri bat dago martxan aste honetan zehar Izarra Centren, kultura eraldatzeko modeloen inguruan.
Adolfo Jarrín venezuelarrak eskaintzen du ikastaro honen laugarren edizioa. Ipar Ameriketako Barrett Values Center institutuak homologatutako kontsultorea eta trebatzailea da Jarrín, eta Ermuko Udalarekin eta Equilia aholkularitza enpresa euskaldunarekin elkarlanean antolatu da programa berritzaile hau.
Programan aurkezten den modeloak erakundeen kultura modu ukigarrian eta zehatzean ezagutzeko aukera eskaintzen du, eta baloreen arabera kudeatzeko erremintak ematen ditu. Enpresa kudeatzeko modu berri honetan, pertsonak eta euren ekintzen kontzientzia mailak dira punturik garrantzitsuenak. Munduaren ikuspuntu orokor batetik begiratzen die erakundeei: prozesu guztien artean loturak daudela sinesten da, esaterako, planetaren edo pertsonen osasunarekin, norbanakoen eraldaketarekin eta gizartearen aldaketekin. “De la revolución industrial a la evolución empresarial” liburuan azaltzen duen moduan, Adolfo Jarrínen hitzetan pertsonek “duten onena” ematen dute “benetan sinesten duten proiektu bati heltzen diotenean”.
Laugarren edizio honetan, IK4-Tekniker, RPK, Fagor Ederlan, Bidelan, Microdeco, Colegio San Pelayo, Fundación Hazi, Audazia, Ermuko Udala eta coach independenteak ari dira parte hartzen.
Orain arte, 60 enpresa baino gehiago pasatu dira prozesu honetatik, eta kudeaketa modelo berri hori txertatzeko lanetan ari dira, tartean geure Udala. Enpresak baloreetan oinarritutako erakunde bilakatzea da helburua, zuzendariek, langileek eta interesa duten agente guztiek konpromisoa hartu eta arrakasta izateko. Gainera, modelo produktiboen aldeko benetako apustu zintzoa da, besteak beste, gizarte izaera duten oinarrizko baloreak edota erronka ekologikoak kontuan izango dituena. Orainaldirako eta etorkizunerako egonkortasunarekin integralak eta koherenteak izango dira, gainera, bizitzako maila guztietan.
Carlos Totorika alkatea, Juan Carlos Abascal alkateorea eta Rosalía Herrera Ermuko Udaleko Planifikazio Estrategikoko eta Berrikuntzako zuzendaria Izarra Centren izan dira astearte honetan, ikastaroko parte hartzaileei harrera egiten.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena