Trueke egunen hirugarren edizioa Emakumeen Topalekuan

20.04.16
Berdintasuna

Poltsak izango dira Emakumeen Topalekuak antolatutako ‘Trueke egunak’ ekimenaren edizio berrian elkartrukatuko diren objektuak.

Ekimenaren funtzionamendua oso sinplea da: bost egunez, astelehenetik ostiralera, parte-hartzaile guztiek erabiltzen ez dituzten eta egoera onean dauden objektuak eraman ditzakete Emakumeen Topalekura. Asteburuaren ostean, beste bost egunez, bertan bildu diren beste elementu batzuk jaso ditzakete trukean.

Inolako irabazi-asmorik gabeko dohaintzak eta trukeak izango dira, eta ez da ordainketarik ez kobrantzarik egingo, objektuen trukea baizik. Jendeak musu-truk entregatuko ditu jada erabiltzen ez dituen baina erabiltzeko moduan eta garbi dauden objektuak, ordainetan ezer jaso gabe truke-programarentzat emanez.

Edizio bakoitzean elementu ezberdinak aukeratuko dira trukeak egin ahal izateko. Apiril honetan, poltsak izango dira. Ekimenean parte hartzeko, egoera onean eta garbiak dauden poltsak entregatuko dira ostiralera arte, apirilak 22, Emakumeen Topalekuan (ordutegia: astelehenetik ostegunera: 9:30-13:30 / 16:30- 20:00 eta ostiraletan 9:30- 13:30).

Objektuak eman dituzten pertsonek beste partaideek utzitako poltsak jasotzeko aukera izango dute apirilaren 25etik 29ra aurrez aipatutako ordutegi berberean.

Poltsak entregatzen dituztenek ez dute trukean beste bat jasotzeko derrigortasunik, eta truekearen amaieran Topalekuan gelditu diren objektuak birziklatu edota irabazi asmorik gabeko elkarte bati emango zaizkio, berrerabili ahal izateko.

Ekintza horren helburu nagusia gure kontsumo ohituren inguruan hausnarketa piztea da, gure planeta iraunarazteko gauzak berrerabiltzea zein garrantzitsua den konturatu gaitezen. Gainera, horrela hondakin gutxiago sortzen laguntzen da, eta beste emakume batzuekiko elkartrukeari eta topaketari bidea zabaltzen zaio.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan