Ermuan odola emateko aukera bikoitza izanen dugu aste honetan

20.04.16
Gizartea

Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser izenekoak) odola emateko bi saio berri antolatu ditu aste honetarako. Lehena, bihar, apirilak 21eko ostegunekoa izango da, bigarrena, larunbatean, hilaren 23an. Nahi dugun bizilagun guztiek odola eman ahal izango dugu, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak herrira ekarriko duen unitate mugikorrean. Unitate hori bihar elkarteko egoitzaren aurrean jarriko da, Bizkaia Etorbidean eta anbulatorio zaharraren aurrez aurre. Unitate Mugikor hori egun osoan Ermuan izango da eta odol-emateak goiz nahiz arratsaldean egin ahal izango dira. Goizeko ordutegia 9:15etatik ordu 2etara bitartekoa da eta, arratsaldekoa berriz, lau eta erdietatik gaueko bederatziak bitartekoa.

Larunbatean ere, odol emaileok aukera berri bat izanen dugu, beste unitate mugikor bat etorriko baitzaigu herrira. Autobus hori goizeko 9:15etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean egongo da Zubiaurre kalean Valdespinako Markesaren kalean jarri ordez, kale horretako eta Probalekuko zama-lanetarako gune berriak ez oztopatzeko.

Odol-emaileok jakinaren gainean gaude, deialdiero sms eta e-posta bidezko mezuak jasotzen baititugu gure esku telefono eta ordenagailuetan, non jakinarazten zaigun deialdiaren berri. Mezua transfusio Euskal Zentroarena da eta horretan eskerrak ematen zaizkigu gure laguntzagatik. Herritarrek ere, jakinaren gainean daude, Donaser elkarteak, kartelak jarri baititu etxebizitzetako atarietan.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude