Euskara bultza eta hedatzeko diru-laguntzen deialdia zabalik

21.04.16
Euskara

Ermua Hiriko Udalak laguntza edo diru-laguntza deialdia egiten du Ermuko pertsona, elkarte eta entitateek, Euskara sustatzearren proposatzen dituzten ekintzak suspertu eta diruz laguntzeko. Laguntza edo diru-laguntza honek 11.700 eurotako partida du eta hainbanaketa eginez, deialdi honetan interesa duten pertsona, elkarte eta entitateen artean banatuko da. Interesdunek 8:00etatik 15:00etara , astelehenetik ostiralera Abiapuntura jo dezakete eskabidea egiteko behar den informazioa eta dokumentazio guztia eskuratzeko, edota udalaren Webgunetik jaitsi dezakete. Deialdi honetan parte hartzeko eskabideak eta beharrezko dokumentazio guztia Abiapuntun aurkeztuko beharko dira 2016ko maiatzaren 11era arte, eguneko 15:00ak baino lehen.

Euskara gizarte eremu ezberdinetan erabili eta benetan agertzea sustatzeko oso garrantzitsuak direlakoan, hurrengo programa motak diruz lagunduko dira:

  • Euskararen ospea berreskuratzeko asmoz gizarteak kontzientzia hartzea sustatzeko programak.
  • Euskara tokiko kultur, kirol, aisia eta astialdiko elkarte eta taldeetan erabiltzea sustatzen duten programak eta jarduerak, haurtzaro eta nerabezaroaren arloan arreta berezia jarrita.
  • Euskara herritarren artean erabiltzea edo euskara erabili ohi ez duten sektore zehatzetan erabiltzea sustatzen duten programak eta jarduerak.
  • Programa berritzaileak edo bereziki interesgarriak, beren xede nagusia euskararen eguneroko erabileraren normalizazioari eragitea dela.
  • Tokiko euskarazko komunikabideak sustatzeko programak.
  • Tokiko euskararen ondarea (abestiak, bertsoak, euskalkiak) bildu, babestu eta gizartean erabiltzeko asmoz berreskuratzeko programak.

Informazio gehiago eta dokumentazioa: ikus Abiapuntuko iragarki-ohol digitala .

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko