Espainiako txapelketaren sailkapen fasea Bartzelonan jokatuko du Errotabarrik

21.04.16
Kirolak

Errotabarriko Eskubaloi Taldearen jubenilak Kluben Arteko Estatuko Txapelketaren sailkapen sektorea jokatuko dute asteburu honetan San Viçens Hors herrian (Bartzelonan). Eskubaloi Elkartea gaur gauean abituko da San Cugat del Vallés hirira, autobusa gaueko 11etan irtengo baita. Mikel Martin entrenatzaileak gidatzen duen Errotabarri Eskubaloia (Euskadi) ekipoa B taldean sartuta dauden ondorengokoekin neurtuko da: Malkaitz Eskubaloia (Nafarroa), KNET Calasancio (Errioxa) eta bertako E.H. San Viçens (Katalunia). Asteburuko sailkapen fasean hogeita hamabi (32) talde lehiatuko dira fase finalera txartela lortzeko asmoz. Talde bakoitzetik ekipo bana banarrik –irabazleak- jarraituko du aurrera.

Bartzelona ondora doan taldea zabala da. Entrenatzaileen artean buru den Mikel Martin eta bere laguntzaile Ariane Gayoso, Josean Fernández de Aranguiz eta Aitor Muiñosekin batera. Plantila osatzen duten hamasei jokalariak doaz, hain zuzen ere ondorengoak: Marta, Sara, Anne E., Maider, Alaitz, Nerea, Itsaso, Janire, Maialen, Nekane, Cristina, Ane R, Anne T., Nagore, Olena eta Maider. Errotabarri Taldeko zuzendaritzatik Olatz Bouzo presidentea eta taldeko ordezkaria Alberto Vivar doaz. Eta jokalarien senitarteko hainbat.

Lurralde osoan zortzi 8 egoitza aukeratu ditu federazioak, beste horrenbeste sektoreren sailkapen partidak jokatzeko. Egoitza bakoitzean launa talde jokatuko dute; hori horrela, guztira nor baino nor ariko dira estatu osoan hogeita hamabi eskubaloi talde. Sektore bakoitzean talde bakarra sailkatu eta aurrera jarraituko du finalerako bidean. Finalak non eta noiz jokatuko dira oraindik erabaki dago. Ermuarrek helburu edo emaitza zehatza lortu beharrik gabe doaz, ondo jokatu eta gozatzera. Hortaz auskalo noraino iristiko gauza diren, behar baita ezusteko bat ematea eta guzti. Sektorea jokatzea, jada, urte osoan zehar egindako lan gogorraren sari eta ordaina kontsideratzen da. Nolanahi ere, kirolariek beti ere guztia eman eta irabaztea nahi izaten dute.

Asteartean , SER Kateak Eibarren duen emisorako Juan Manuel Cano kazetariak taldeko Anne Erauskin eta Cristina Vivar jokalariak elkarrizketatu zituen. Guk audio horri lotura uzten dizuegu, beraien hitzak entzuterik izan dezazuen.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da