Ermua, Ekuadorren jazotako ezbeharrarekin bat

22.04.16
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Astelehenean, atzerritartasunari buruzko informazio hitzaldia

Aste honetan izandako lurrikararen ondorioz Ekuadorren bizi duten egoera latza kontuan izanda, Ermuko Udalak biztanleria ekuatoriarrarekin solidario izatea erabaki du. Nazioarteko Kooperaziorako Departamentuarekin eta Nazioarteko Kooperaziorako Kontseiluarekin elkarlanean, hiritarrei ‘larrialdiko esku-hartze humanitarioarekin’ bat egiteko deia luzatzen zaie. Funtsean, laguntza ekonomikoa bilduko da nazioarteko laguntza kanalizatzeko.

Misiones Diocesanas taldeak ongi ezagutzen duen zonalde batean gertatu da ezbeharra. Elkartea Nazioarteko Kooperaziorako Kontseiluan dagoenez gero, laguntzaren kudeaketa bere gain hartu du.

Ermuko Misiones Diocesanas taldeak honako kontu korronte zenbakia luzatu du, “De Ermua a Ecuador” jarrita, nahi duen orok lagundu ahal izateko: ES31-3035-0048-62-0481095023

Udalak berak 2.100 euroko diru-laguntza emango du. Ezbeharren aurrean Ermuko herritarrek beti izaten duten jarrera solidarioa txalotu du, eta aldez aurretik eskerrak eman nahi ditu parte hartzeagatik.

Atzerritartasunaren inguruko informazio hitzaldia astelehenean

Bestalde, Ermuko eta Durangoko Immigrazio Alorrek urtero atzerritartasunari buruzko informazio hitzaldi espezifikoak antolatzen dituzte, atzerritarrei nahiz hiritar guztiei zuzenduta.

Bertan bizitzeko espainiar nazionalitatea lortzeko prozedura berria sartu da indarrean. Hori dela eta, tramiteak hasi nahi dituzten pertsonek DELE A2 azterketa gainditu beharko dute, gaztelania atzerriko hizkuntza gisa aitortzen duen ziurtagiria eskuratzeko. Gainera, Espainiako balore historikoak, konstituzionalak eta soziokulturalak ezagutzea ziurtatzen duen proba (CCSE) ere gainditu beharko da.

Berrikuntza guztien inguruko informazioa emateko, hitzaldia antolatu da, bai norbanakoentzat, baita azterketa moten, materialen, matrikulen edo eskaera egiteko moduen inguruan interesa duten elkarte edota erakundeentzat ere. Hitzordua astelehenean izango da, apirilak 25, 18:00etatik aurrera Lobiano Kultur Gunean.

Lotutako albisteak

Imagen
29.05.25
‘Mila kolore, bihotz-taupada bakarra’

Datorren larunbatean Kulturarteko Jaiaren beste edizioa ospatuko Ermuan
Imagen
26.05.25
2025eko arrazakeriaren aurkako astea

Erakusketa batek gaurkoan hasiera emango dio eta larunbatean kulturen arteko jaialdiarekin itxiko den egitarauari
Imagen
Salek Baba Saharako Osasun ministroaren bisita
11.04.25
Ermuak saharar herriarekin duen konpromisoa berretsi du Salek Baba SEADeko Osasun ministroaren bisitarekin

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu