Ekonomi jasangarria eta ingurumena: enplegua sortzeko gaitasuna duten sektoreak

25.04.16
Ekonomi Sustapena

Bizkaiko Foru Aldundiak enpresak sortzeko emango dituen laguntzak aurkeztuko

Toki-garapen alorrak mahai-ingurua antolatu du ekonomia jasangarri eta ingurumen sektoreak enplegua sortzeko duen gaitasun eta aukeren inguruan hausnarketa egin eta hitz egiteko. Mahai-ingurua maiatzaren 2ko astelehenean egingo da, goizeko 10etatik ordu 1era bitartean, Izarra Centre eraikinaren 4. solairuan. Ekitaldi horretan alor horren barne koka daitezkeen enpresa berrien eraketari laguntzeko Bizkaiko Foru Aldundiak prestatu duen deialdi berria aurkeztuko da. Foru Aldundiak enpresa berriak eratzeko deialdi berria iragarri du eta horretan berritasunak daude.

Horren inguruan hitz egiteko gurekin izango dugu Aclima enpresako zuzendari nagusia, Cristina Apiñaniz anderea, etorkizunean sektoreak izan dezakeen bilakaeraz eta horrek auto enplegatzeko dituen aukeren analisi eta hausnarketa konpartitzeko. Elkarlan kooperatiben teknikari, Norbeto Albóniga ere mahaian izango da, forma juridikoaz horren inguruko hainbat aukeraz mintzatzeko.

Aurtengo deialdiaren nobedade nagusiena hautaketa lehiakortasunaren arabera egingo dela da. Hau da, enpresa proiektuak aztertuko direla, esaterako langabezian egondako denbora zenbat izan den, negozio-ideia kokatzen den sektorea zein den eta hautatutako forma juridikoa kontutan hartuko direla. Enpresa kooperatiba edo lan sozietatea izatea, positibotzat joko dira. Aurten Foru Aldundiak lehenetsi egingo ditu ekonomia jasangarriko eta ingurumenarekiko lagun diren sektorera zuzendutako enpresa berriak, esaterako: garraioa, ibilgailuen alokairuak, hondakinek trataera, manufaktura industria eta metalen transformaziora dedikaturikoak, besteak beste.

Esan bezala, mahai-ingurua Izarra Centre eraikinaren 4. solairuan, D aretoan izango da. Parte-hartzea librea bada ere, joateko asmoa adierazteko eskatzen da, horretarako mezua dl@udalermua.net postontzira idatziz edo 943179151telefonora deituz, 1307 luzapenera.

Enpresa-kudeaketaren ikastaroa, laguntzak jasotzeko nahitaezkoa dena

Maiatzean enpresa-kudeaketaren ikastaroaren edizio berria izanen dugu, zeina 30 ordu izango dituen eta Aldundiaren laguntzak jaso ahal izateko derrigorrezkoa. Laguntzek ere hainbat aldakuntza jasan dituzte aurten, enpresa onuradunak jaso ahal izango duen gutxieneko laguntza 5.000 euro baitira eta gehienezkoa, 15.000 hain zuzen ere. Mahai-inguruan laguntzak ere hizpide izango dira eta horiei buruzko informazioa ere emango da.

Aipatu ikastaro hori maiatzaren 5etik 12 bitartean izango da, Izarra Centren bertan egingo, 9etatik ordu 2etara bitarteko ordutegian. Horretan gehienez ere, 20 lagunek parte hartu ahal izango dute. Partaide izango diren ekintzaileak hautatzeko elkarrizketak maiatzaren 3an egingo dira.

Argibide gehiagorako bidali mezua dl@udalermua.net postontzira idatziz edo 943179151telefonora deitu, 1307 luzapenera.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena