Reyes Pradosekin eta Ibon Gaztañazpirekin 'berbetan', asteazkenean

25.04.16
Euskara

Euskararen erabilerari buruzko ‘Berbetan’ jardunaldiek aurrera jarraitzen dute aste honetan Ermuan, eta bi hitzaldi izango dira Lobianon eta liburutegian.

Asteazken honetan, apirilak 27, bi aurpegi ezagun izango ditugu gure herrian. Ibon Gaztañazpi ETB1eko aurkezle eta Orioko arraunlari ohiak Reyes Prados kazetari andaluziarra elkarrizketatuko du. “Euskalduna da, baina Sevillakoa” du izena ekimenak, eta galdera-erantzunen bitartez, Reyes Pradosek bere euskalduntze prozesuaren nondik norakoak azalduko ditu.

Elkarrizketa 19:00etan hasiko da Lobiano Kultur Gunean, eta sarrera doakoa da.

Ostiralean, irakurketa musikatua Anarirekin

Jardunaldiak ostiral honetan amaituko dira, Anari musikariaren “Irakurketa musikatuak” saioarekin. Musika eta irakurketa uztartuko dira ekitaldi honetan; lehenik, Anarik bere gustuko euskarazko liburu bat gomendatuko du, eta jarraian, lauzpabost abesti eskainiko ditu. Jardunaldia 19:00etan hasiko da liburutegian.

Duela hamasei urte, 1999ean hasi ziren martxan ‘Berbetan’ jardunaldiak, eta harrezkero euskararen ezagutza eta erabilerarekin zerikusia duten zenbait gairen inguruko hitzaldi eta mahai inguruak antolatzen dira.

Gogoeta eta iritzi trukaketarako aukera ematen duen ekimen hau Euskal Birusa euskara elkartearen, Eskolabarri ikastetxearen, Ongarai eskolaren, Kaltxango AEK euskaltegiaren, Anaitasuna Ikastolaren eta Udal euskaltegiaren arteko elkarlanaren ondorioa da, eta Euskara zerbitzuaren babesa du.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko