Emakumezko jubenilen eskubaloiko B taldean hirugarren amaitu du Errotabarrik

25.04.16
Kirolak

Errotabarriko jubenil taldea hirugarren amaitu du aste-bukaeran San Vinçens Hors herrian (Bartzelona) jokatu izan den estatuko txapelketarako sailkapen sektorea -B taldekoa-. Mikel Martinek entrenatzen dituen neskak gogotik lan egin eta saiatu dira, lehiatzen jardunez hiru egunetan. Katalunian izan diren guztiak bart gauean autobusean iritsi ziren tanrtean, jokalarian, entrenatzaile eta laguntzaileek, senideak eta Udal Kirol Erakundeko (UKE) presidenteorde, alkateorde eta kirol alorreko zinegotzia, José Ramón Gombau. Azken honek espedizioarekin bat egin eta hiru egunetan jokaturiko partida guztietan izan da. Esperientzia positibotzat jo du kirol elkarteak, sailkapen sektorea jokatzea denboraldiko mugarri bat dela kontsideratuz.

Sailkapena lortutako puntuan, sartu eta jasotako golen estatistak biltzen dituen fitxa da, partidan gertatutako guztiak adierazten ez dituena, kantxako hainbat gorabehera ez baititu islatzen. Errotabarri E.K.Eak emaitza hobea lortu zatekeen, baina fase eta txapelketak horrelakoak dira, ez dute lana edo egindako ahalegina baloratzen baizik eta azken emaitza: markagailua. Hortaz, hirugarren izateak egoki da, besteek emaitza hobeak lortu baitituzte. Estreinu egunean Kataluniarrekin ados amaitu zuten, 31n berdinduta. Partida polita izan den, bertakoak beti aurretik -7 golen abantailaz eta guzti- ermuarrek harrapatu eta berdintzea lortu baitzuten txirrinak jo baino lehen. Aukera guztiak zabalik. Larunbatean Burlatako Malkaitz Eskubaloiak (33) aldiz menpean hartu zituen ermuarrak (26), Martinek zuzendutakoak neutralizatuz gero. Indartsu atera ziren, bortitz hainbatetan, lehen zatian nagusituz. Buelta ematea erronka handiegia, ezin. Arbitroen lana bi taldeentzat eskasa izan zen, ezinean jardun zuten ermuarrentzat gaitz propioak areagotuz.

Igandean Errotabarri gailendu egin zitzaion Logroñotik joandako KNET Calasancio delako taldeari, 39 eta 25 tantoko markagailuaz. Estatuko txapelketarako sailkapen fasea bukatuaz. Talde bakarrak jarraituko du aurrera eta hori sektoreko antolatzailea izango. Handball Sant Vinçens Malkaitz mendean hartu baitzuen 32 eta 24ko emaitzaz. Azken partida hori biziki emozionantea izan zen, polita, gol zoragarriak ikusi baikenituen eta baita atezain bien gelditu zoragarriak. Harmailatan emozio eta giro ona. Ez dago gehiago eskatzerik.

Lerro hauen azpian ateratako argazkien laburpena uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke