Komikia eta nobela grafikoa, protagonistak

25.04.16
Udal Liburutegia

Erabiltzaileen artean komikien eta eleberri grafikoen irakurketa bultzateko lanean dihardu udal liburutegiak azken hilabeteetan. Pasa berri den astean, gazteak komikien mundura hurbiltzeko hamar tailer burutu ditu: bost literaturaren ikuspuntutik eta beste bost ilustrazioaren ikuspuntutik.

Literatur saioak Peru Magdalena idazle, bertsolari eta ilustratzaileak eta Unai Iturriaga bertsolari, idazle eta "Diamanteak, urrea eta ikatza" (Athletic Club Fundazioa, 2015) komikiaren gidoigileak gidatu dituzte, ikastetxeetako irakasleekin koordinatuta. Martxoan Ermua BHIko eta San Pelaio ikastetxeko DBHko 4. mailako ikasleek eta Batxilergoko lehenengo mailakoek Unai Iturriagaren komikiaren ale bana jaso zuten,  Athletic Club Fundazioak eskainita. Ondoren, topaketa horietan komikia komentatu dute, eta literatur generoa eta bere oinarriak hurbiletik ezagutzen saiatu dira.

Bestalde, ilustrazio tailerrak Josean Morlesín marrazkilari eta  UPV/EHUko Arte Ederretako irakasleak eman ditu. Saio horietan, literatur genero honen formatua eta estilo desberdinak ezagutzeko sarrera egin du. Bukatzeko, eta tableta grafiko baten bitartez, guztien artean bineta-tirak osatzeko hainbat teknika erakutsi ditu.

Ekintza horien osagarri dira liburutegian dagoen komiki berrien erakusketa eta bi hilabete hauetan komikiak maileguan hartzen dituzten pertsona guztien artean egingo den zozketa. Opariak egileek eskainitako komikiak izango dira, Iñaketen "Ötzi" eta Pablo Ríosen "Fútbol" eta "Azul y pálido".

Zatoz liburutegira eta ezagutu literatur generoa!

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz