Berdintasuna landu eta aurrera egiteko 2016ko diru-laguntzen deialdia
Gure Udalak zabalik dauka emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko xede duten edozein jarduera-eremutan zuzenean zein zeharka garatzen diren gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren arloko programak edo jarduerak finantzatzen laguntzeko 2016ko diru-laguntza deialdia, baldin eta beren jarduerak gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunak ezabatzera zuzentzen badira. Ekintzaren helburua emakumeen eta gizonen artean dauden desberdintasunak gainditzea behar du izan, eta Ermuan indarrean dugun Berdintasunerako Planarekin lotutakoak.
Eskabideak entregatzeko azken eguna maiatzaren 11 da, arratsaldeko 15:00etan hain zuzen ere. Eskabide eta agiriak Konbentukoa kalean dagoen Abiapuntu bulegoan.
Jarduerak 2016. urtean egin beharko dira, araudian jasotako baldintza baita hori. Diru-laguntzen aurrekontuko diru-hornidura 12.000 eurokoa da eta emakida-prozedura lehiaketa irekia eta banaketa proportzionala bidez izango da. Aplikatuko den formula ondorengoa izanik (P/T)x N, laburdura hizki horien esanahia ondorengoa delarik: P: aurrekontu-partida erabilgarria; T: eskatzaile guztiek lortutako puntuen batura osoa eta N: onuradun bakoitzak lortutako puntu-kopurua guztira.
Bai deialdiaren oinarri espezifikoak eta bai hori arautzen duen ordenantza bai beharrezko eskabide eta dokumentuak jendearen eskura daude udal web gune honen bidez. Dokumentu hauetan diru-laguntzak jasotzeko irizpideak agertzen dira. Egitarau edo programaren edukia, Berdintasun udal kontseiluan parte hartzea, gizartearentzat duen interesa, hizkuntza ez-sexista erabiltzea eta genero-perspektiba hitzaldietan erabiltzea positibotzat jotzen dira.
Lotutako albisteak
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Ostiralean eguerdiko 12etan elkarretaratzea eta M8 Nazioarteko Egunaren inguruko ekintza ugari
Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu