Bi podio lortuta itzuli da Aitor Hernandez BTT txapelketara
Aitor Hernández (Specialized-Ermua Impulso) txirrindulariak gogor ekin dio BTT denboraldiari. Kategoria horretako egungo Euskadiko txapeldunak lehen postu bat eta hirugarren bat lortu ditu orain arte lehiatu dituen bi lasterketetan.
Pasatu den igandean, ermuarrak garaipena eskuratu zuen XI. Erandioko Udala Sari Nagusian. Astebetez Tarragonan kontzentratu eta kalitatezko entrenamenduak egin ostean, Specialized-Ermua Impulso taldeko txirrindularia nagusi izan zen ziklokrossekoen antzeko zatiak zituen zirkuituan. Lasterketa baino ordu batzuk lehenago izandako eguraldia zela eta, lurra oso irristakor zegoen, eta lokatza ere bazegoen.
“Ibilbidea gogorra izan da, etengabeko igoerak eta jaitsierak baitzeuden. Oso ongi pasatu dut, lokatzetan korritzea dibertigarria izaten baita, baina adi joan behar da. Txapelketako erritmora egokitzen ari naiz, eta ona da gisa honetako probetan lehiatzea. Gainera, ziklokrosseko denboraldia da nire helburua, eta hari begira, komenigarria da lokatzetan ohitzen joatea”, azaldu zuen lasterketa amaitzean.
Bi aste lehenago, apirilaren 10ean, igandea, denboraldiko lehen lasterketa jokatu zuen ermuarrak Izkuen, Nafarroan. Hirugarren postua erdietsi zuen Galtzagorri Sarian, iaz Euskadiko txapeldun izendatu zuten zirkuitu berean. Diego Latasa lehen sailkatua baino minutu erdi beranduago baino ez zen iritsi Hernández.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da