Ermuko I. Padel Txapelketa Soziala antolatu du UKEk
Ermuko Udal Kirol Erakundeak padel modalitatearen Lehenengo Txapelketa Soziala antolatu du gure herrian. Hori maiatzaren 6tik 21era bitartean jokatuko da Aritzmendi pilotalekuaren atzeko aldean dauden pista bietan. Partidak ostiral arratsaldetan, sei eta erdietatik gaueko 9etara bitarteko ordutegian, eta larunbatetan, goizeko 9:15etatik arratseko 8etara bitartean. Bikoteko 10 euro ordaindu beharko da izen-emateagatik. Txapelketa hau mistoa izango da, hau da, jokalari emakume nahiz gizonezkoentzat. Saria jasoko dute sailkapen orokorraren arabera lehenengo bi postuetan geratzen diren bikoteek.
Izen-emateak zabalik daude eta Miguel Angel Blanco kiroldegian egin daitezke, hirugarren solairuan dagoen bulegoan. Epemuga maiatzaren 3a, arratsaldeko sei eta erdietan izango da. Argibide gehiagorako deitu 943 17 90 90 telefono zenbakira edo idatzi clientes@imdermua.com postontzi elektronikora.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da