Coaching eta matchmaking erremintei buruzko hitzaldia Gaztela eta Leongo Zentroan

29.04.16
Gizartea

Pertsona askok arazoak izaten dituzte egunerokotasunean gizarteratzeko edota beste pertsonekin harremantzeko. Hori dela eta, datorren ostegunean, maiatzak 5, coaching eta matchmaking erremintei buruzko hitzaldia eskainiko da: norbanakoa eta sentimenduak gainditzeko bi tresna. Hitzordua 18:30ean izango da Gaztela eta Leongo Zentroan, eta sarrera doakoa da.

Hitzaldia Ermuko Udalak eta Bidari elkarteak antolatu dute; azken hori ezintasun fisikoak edo organikoak dituzten pertsonei babesa emateaz arduratzen da. José Luis Araujo Gizarte Ongizateko zinegotziak egingo ditu moderatzaile lanak, eta alboan izango ditu Amalia Martínez Bidari elkarteko presidentea eta Jesús María Iglesia, Jader Bilbao elkarteko ‘coach’a. Jader pertsonen arteko harremanetan espezializatutako enpresa da, eta bikotekide egonkorra bilatzen eta aukeratzen laguntzen du.

Bi erreminta azalduko dira, orokorrean, osteguneko hitzaldian: batetik, coaching pertsona bati edo talde bati laguntzea eta erakustea da, helburu edo abilezia jakin batzuk eskuratu ditzan. Bestalde, matchmaking erremintak antzekotasun psikologikoen arabera bikotekidea aurkitzean datza.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean