Errealitate areagotuari eta enpresan eta formazioan dituen erabilerei buruzko jardunaldia

02.05.16
Ekonomi Sustapena

Ikusmen artifiziala hainbat sektoretan gero eta garrantzia handiagoa duen teknologia da: industrian, formazioan, eraikuntzan, eta abar. Hori dela eta, SPRI taldeak enpresa txikiei eta ertainei zuzendutako diru-laguntza linea jarri du abian, teknologien, elektronikaren, informazioaren eta telekomunikazioen atalean egiten diren proiektuak bultzatzeko; tartean, Errealitate Areagotua.

Ermuko Udaleko Toki Garapen Alorrak gertutik jarraitzen ditu teknologia berriak, baita industrian eta enpresaren munduan, orokorrean, duten indarra ere. Horregatik, eta aipatutako diru-laguntzen inguruko informazio eskaintzeko, mahai-ingurua antolatu du datorren asteazkenerako, maiatzak 11. Hitzaldi honen helburua finantziazio linea horren berri ematea eta sektorea gertutik ezagutzea da, batez ere alor ezberdinetan dituen erabilera posibleak.

VirtualWare Group enpresa arduratuko da jardunaldia eskaintzeaz, eta Izarra Centreko laugarren solairuko D aretoan izango da, 09:00etatik aurrera. Errealitate Areagotuaren orainaz eta etorkizunaz mintzatuko da bertan, industriaren eta formazioaren atalean duen erabileraz, kasu arrakastatsuez, marketingerako eta publizitaterako hiru dimentsioko inguru interaktiboez, 4.0 industria segururako simulazioez eta aktiboak kudeatzeko elkarreragin sistema aurreratuez.

Inguruko ETEei zuzenduta dago jardunaldia, batez ere, enpresa industrialei, formazioa eskaintzen dutenei, eraikuntzakoei, arkitekturakoei… Errealitate Areagotuak hainbat arlotan izan dezakeen indarra erakustea nahi da, eta ETEak teknologia horiek erabiltzera bultzatu, desberdintzeko elementu gisa. 4.0 industria eta, horren barnean, Errealitate Areagotua ezagutzea da helburua, eta horrek ekar ditzakeen negozio aukerak.

SPRIren laguntzak eskatzeko deialdia maiatzaren 16an amaituko da; beraz, mahai-ingurua garrantzitsua izan daiteke interesa duten pertsonentzat.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik