Kalean da Nahita aldizkariaren 28. zenbakia
Nahita aldizkariaren zenbaki berri bat argitaratu du Emakumeen Topalekuak, eta martxoaren 8an egindako “Berdintasuna Josten” ekintza Dakar portadan.
Emakumearen Nazioarteko Eguna zela eta, Martxoaren 8a plazan kokatu ziren oihalezko elementuak oroitzen ditu 28. zenbakiak. Berdintasun Kontseiluko emakumeek landutako oihal gehienek bere lekuan jarraitzen dute, plazatxoa apaintzen. Beste zati batzuk, aldiz, kaltetu edo desagertu egin dira; hori dela eta, argitalpenak azpimarratzen duen moduan, plazaren itxura mantentzen edo hobetzen jarraitu nahi duen edonork artilea entregatu edo zati berriak josi ditzake Emakumeen Topalekuan. Horrela, euriarekin, eguzkiarekin edo hotzarekin izorratzen diren ahala, zati berriak kokatu ahalko dira.
Bestalde, zenbaki berriko erreportaje nagusiak “Kapela Gabekoak” ditu protagonista; 27. Belaunaldiko emakume poetak, gizonezkoek adinako aintzatespenik izan ez zutenak.
Jabekuntza Eskolako ikastaro berrien programazioa ere iragartzen da aldizkarian, zabalik baitaude izena emateko epeak. Gainontzeko atalak ohikoak dira.
Goiko estekan lortu daiteke aldizkaria, edota edizio fisikoan nahi izanez gero, udalaren eraikinetan, tabernetan, osasun zentroan eta, noski, Emakumeen Topalekuan.
Lotutako albisteak
Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan