Udalekuetarako izen-ematea datorren astean hasiko du Euskara sailak

03.05.16
Euskara

Udal Euskara Sailak datorren astean aurtengo udalekuetako kanpainari hasiera emango dio eta izen-emateak hasiko. Programa eta jardueren behin-behineko egitaraua adostu du dagoeneko, Antxitxiketan Begirale Taldearekin batera. Iaz bezala, aurten ere, udalekuek hiru asteko iraupena izango dute, ekainaren 27tik uztailaren 15era bitartean, alegia.

Maiatzaren 11n -asteazkenean- zabalduko da inskripzioa eta maiatzaren 18ra arte izena eman ahalko da Euskara Sailean.

Udaleku hauek Lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduta daude eta ondo pasatzeaz gain, euskaraz jardutea eta disfrutatzea dute helburu.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin