Dedikaturiko komiki zozketatuak badu irabazlea

03.05.16
Udal Liburutegia

Udal Liburutegiak hilabete hauetan bere erabiltzaileen artean komikien irakurketa bultzatzeko egiten diharduen apustuan, komikiak maileguan eramaten dituzten pertsonen artean egileak dedikatutako komiki baten zozketa egiten jarraitzen du.

Apirileko alea Diana Cantori egokitu zaio. Irakurleak 2013ko Komiki Sari Nazionalerako hautagai izan zen Pablo Ríosek berak eskainitako “Azul y Pálido komikia” jaso du.

Maiatzean zehar komikiak maileguan eraman dituztenen artean zozketa egingo du liburutegiak ekainaren 1ean eta hori kanpaina honetako azkenengo zozketa izango dela gogorarazten du zerbitzuak.

Ekintza honek Liburutegiko sarreran dagoen komiki berrien erakusketarekin, ikastetxe eta institutuen ikasleei zuzendutako komikiak irakurtzen hasteko tailerrekin eta komikien ilustrazio tailerrekin osatzen du Liburutegiak antolatutako egitaraua.

Zatoz Liburutegira eta deskubritu literatura genero hau!

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz