Irati Jimenez idazlea, gaztelerazko irakurketa klubeko azkenengo saioan

05.05.16
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak ikasturte honetako gaztelerazko irakurketa kluba amaitutzat eman zuen atzo, asteazkena, maiatzak 4. Ekimen horren bukaera gisa, Irati Jimenez idazlea saiora hurbildu zen, eta “Nora” (Ttartalo) bere liburuaz mintzatu zen klubeko partaideekin.

Irati Jimenez Uriartek (Mundaka, 1977) Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi du, eta kazetari aritzen da gaur egun. Malcolm X-i buruzko umeentzako biografia bat eta “Bat, bi, Manchester” eleberri motza idatzi ditu, besteak beste.

Ikasturte honetan gaztelerazko irakurketa taldean honako liburuak irakurri dituzte partaideek:

  • Nora / Irati Jimenez
  • Seda / Alessandro Baricco
  • El portero / Santiago García y Pablo Ríos
  • Limónov / Emmanuel Carrère
  • El libro de los abrazos / Eduardo Galeano
  • La elegancia del erizo / Muriel Barbery
  • El viaje de Kalilu / Kalilu Jammeh
  • Helena o el mar de verano / Julián Ayesta
  • La neblina del ayer / Leonardo Padura

Aldez aurretik liburu edo irakurgai bera irakurri duten 15 edo 20 lagunek osatzen duten irakurketa kluba. Bileretan komentatu, iritziak eman, irakurketan bizitakoa adierazi eta obraz, gaiaz eta idazleaz hitz egiten da, topaketa hauek ikasteko eta sozializatzeko gune bihurtuz. Liburutegiak partaide guztientzako aleak lortzen ditu. Gaztelerazko irakurketa klubeko saioak Peru Magdalenak dinamizatu ditu.

Jarduera doakoa den arren, aldez aurretik izena ematea eskatzen da, onar daitekeen partaide kopurua mugatua delako. Urrian gaztelerazko, euskarazko eta ingelesezko irakurketa klubetako denboraldi berriari hasiera ematea aurreikusten du liburutegiak. Interesatuek udal liburutegira jo, 943179212 telefono zenbakira deitu edo biblioteca@udalermua.net e-postontzira idatzi dezakete euren datuak emateko.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat