Ermuan zaborragatiko kostuaren erdia herritarrek ordainduko eta beste horrenbeste Udalak

06.05.16
Erakundea

Debabarrena Mankomunitateari hiri hondakin solidoak jasotzeko zerbitzuagatik gehiago ordaindu beharko diogu ermuarrek 2016ko bigarren seihilekoan. Udalbatzak 6. Ordenantza Fiskala aldatzeko erabakia hasierako izaeraz onartu baitu aste honetan egindako Osokoaren Bilkuran. Aldaketa horren alde bozkatu zuten PSE-EE-PSOE (5), EAJ (3), PP (2) taldeek, abstenitu Se puede Ermua Ahal da (2) eta Irabazi (1) eta aurka EH Bildukoek (3). Hasierako izaera duen erabakiak hilabetez jendaurrera jarrito da, iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta egunkari batean argitaratuaz. Denbora horretan herritarrok espedientea ezagutu ahal izango dugu eta baita egoki iruditzen zaizkigun erreklamazioak, alegazioak eta iradokizunak aurkeztu ere.

Tasa igo beharra GHKn Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioan dagoen defizitari aurre egin behar izatean datza. Horren ondorioz, barne izan eta kide garen Debabarrena Mankomunitateak 821.429 euro gehiago ordaindu beharko ditu aurtengoan, kopurua kide garenon artean hainbanatuz. Guztira, zabor tratamenduaren faktura 2.633.966 euro izatetik 3.455.395eraino puztu da; Ermuko Udalaren kasuan, aurten 185.000 bat euro gehiago izango direlarik.

Kopuru hori ordaintzeko ermuarrek 2016ko hamabi hilabetetan %9,82 gehiago igo beharko genuke gure erreziboa. Erabakia maiatzean onartu denez eta behin-betikoa izateko –ekaina- beste hilabete bat behar denez gero, udalak bide salomonikoa aplikatzea erabaki du. Hots, urteko lehen seihilekoari dagokiona aurrezturiko diruetatik ordaintzea erakundeak eta bigarren sei hilabeteko kopurua herritarren erreziboetan aplikatzea. Hau da, Udalak %50 jarriko altxor gerakinez baliatuz eta beste %50a uztailetik abendura bitarteko erreziboei %9,82 portzentajearen igoera kargatzea. Erabakitakoaren nondik norakoak eta xehetasunak zuzendariak luzaturiko txostenean jasotzen dira, zeina batzorde informatiboan aurkeztu zen eta espedientearen barne dagoen.

Alkateak “igoera horren jatorria GHKn izan den 40 milioi euroren defizitean dagoela” esan zuen, “Hondakinak Kudeatzeko Zubietako Zentroaren obrak geldiarazi izanagatik. Horren faktura ez da ordaindu, gorde eginez, azken hiru urteetan ez baita aurrekonturik aurkeztu” erantsiz. EAJko bozemaile Jol Gisasolak alde bozkatuko zutela aurreratu zuen, bere alderdiak “zerbitzuak benetan balio duena ordaintzearen aldeko zela, azpimarraztuz aurten ermuarrok erdia ordainduko dugula, nahiz herri guztietan erabaki bera hartu ez izan”. EH Bilduk igoerarekiko desadostasuna agertu zuen eta hori “EAJk Gipuzkoan hondakinekiko duen politika erratuaren ondorio” dela esan.Jon Cano zinegotziak igoera “errausketaren aldeko tasa” gisa kalifikatu zuen, EAJ eta PSEren arteko adostasuna kritikatzeaz gain, beste ingurumen irizpideak aintzat hartu gabe”.

Kontrajarritako jarrerei eutsi izan zieten hitza izan zuten bakoitzean, elkarri esan eta erantzunez hiru alderdien artean. Bozemaile bakoitzak esandako hitz zehatzak bilkuraren bideoan dituzue, zeina jarraian usten dizuegu grabatu bezala bere horretan. Gai zerrendako bederatzigarren gai honetan izandako eztabaida hogeita bederatzi minutu eta erdian hasi eta ordu bete eta ia bosgarren minutuan amaitu zen.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n